Irudiaren distirari eta kolorea doitzeko metodoei buruz
Irudien distira, kontrastea, kolorea eta abar doi ditzakezu [Modu aurreratua] orriko [Irudi-ezarpenak] aukeraren botoi-ilara erabiliz.
Doi daitezkeen elementuak azaltzen dira jarraian.
Distira/Kontrastea [
]
Irudien distira eta kontrastea doitzen du (hau da, zati argien eta ilunen arteko aldea). Kontrastea gutxitzen baduzu, zati ilunen eta argien arteko aldea murriztu egiten da eta irudi leun bat sortzen da. Handitzen baduzu, ostera, zati ilunen eta argien arteko aldea handitu egiten da eta irudi zehatzagoak sortzen dira.
Histograma [
]
Irudiko distiraren banaketa bistaratzen da grafiko bat gisa. Halaber, aurrebistan bistaratutako irudian, zati bat lehenetsi gisa hautatzen baduzu argiena edo ilunena izan dadin, softwareak automatikoki doituko du irudi osoko zati argien eta ilunen arteko oreka. Era berean, irudiaren oreka doi dezakezu tonuerdien distira balio lehenetsi gisa ezartzen baduzu.
Gainera, koloregabe gisa adierazitako zatiak balio lehenetsi gisa ezartzen badituzu (besteak beste, ñabardurarik ez duten beltza, grisa eta zuria), irudiaren gainerako zatietako kolore-tonuak berriro doi ditzakezu. Adibidez, argazki bateko zati elurtuak urdinxka badaude eta beren benetako zuritasuna agerrarazi nahi baduzu, zati horiek hautatu eta tonu urdina ken diezaiekezu.
Tonu-kurbaren ezarpenak [
]
Irudiaren distiraren eta kontrastearen aurreko eta ondorengo doikuntzen aldaketak kurba gisa bistaratzen dira.
Erregistratutako tonu-kurba bat hautatuz doi dezakezu aukera hau.
Halaber, gehiegi erabiltzen baduzu aukera hau, irudi osoa argitsuago ikusiko da; aitzitik, gutxiegi erabiltzen baduzu, irudia ilundu egingo da. Gainera, kontrastea handitzen baduzu, zati argien eta ilunen arteko aldea gehiago nabarituko da eta, irudia negatibo bihurtzen baduzu, zati argiak eta ilunak alderantzikatu egingo dira.
Atalasea [
]
Zuri-beltzeko irudien atalasea doitzen du. Zuriaren eta beltzaren arteko muga bereizten duen balioa da atalasea; hau da, estandar batez azpiko dentsitateen koloreak zuri gisa ikusiko dira eta estandarraren gainekoak, berriz, beltz gisa.
Funtzio hori erabil dezakezu testua zehazteko edo nahi ez dituzun edukien transferentzia eragozteko (hau da, orri baten atzealdeko testua eta irudiak ere eskaneatzen direnean) egunkariak eta antzekoak eskaneatzean.
Erlazionatutako gaiak