|
Bilatu edukien artean
Bilatzen ari zaren orria aurkitzeko, aukeratu pantailaren ezkerraldean dagoen [Edukiak] fitxatik gai bat edo hautatu gaien alboan dauden ikonoetako bat kapitulu bat ireki dezan.
|
|
Bilatu gako-hitz baten bidez
Gako-hitzak erabiliz ere bila dezakezu, esaterako idatzi "gutun-azal" edo "toner-kartutxo". Gako-hitz horiek dituzten orriak bistaratuko dira. Esaldiak ere sar ditzakezu, adibidez "kargatu papera", bilaketak esaldiko hitz guztiak dituzten orriak aurkituko ditu (ETA bilatu).
|
|
Bilatu gunearen mapan
Sakatu pantailaren goialdeko [Gune-mapa] aukeran eta gidaliburu elektronikoaren gai guztien zerrenda bat bistaratuko duzu. Bertatik aurki dezakezu bilatzen ari zaren gaia.
|
![]() |
Sistema-eskakizunakGidaliburu elektronikoa erabiltzeko ondorengo web arakatzaileetako bat behar da. Beheko zerrendan agertzen ez den arakatzaile bat erabiltzen baduzu, baliteke gidaliburu elektronikoaren edukia ez bistaratzea behar bezala.
Windows:
Internet Explorer 8.0/9.0/10.0/11.0 Firefox 24.x ESR/26.x/29.x/30.x/31.x/31.x ESR/32.x/33.x/34.x/35.x/36.x/37.x/ 38.x/39.x Mac OS:
Safari 7.x/8.x Firefox 24.x ESR/26.x/29.x/30.x/31.x/31.x ESR/32.x/33.x/34.x/35.x/36.x/37.x/ 38.x/39.x Baliteke produktu honekin emandako CD-ROM/DVD-ROMak PDF formatuko gidaliburuak izatea. Adobe Reader zerbitzurako sarbiderik ez baduzu, saiatu beste programa batzuekin, esaterako PDF Preview, Vivid Document Imaging Technologies garatzaileena.
|