

![]() |
|
Inprimaketa-protokoloak ordenagailuan sortutako dokumentuen datuak makinara igortzeko arauak dira. Protokoloa inprimaketaren xedearen eta sare-ingurunearen arabera hauta dezakezu.
Atakak inprimaketa-datuak ordenagailutik makinara pasarazteko ateak dira. Ataken konfigurazio okerra izaten da sarritan dokumentuak sareko ordenagailu batetik inprimatu ezin izatearen arrazoia.
|
|
Inprimatze-zerbitzariaren konfigurazioa
|
|
Sarean inprimatze-zerbitzari bat instalatuz, inprimatzen ari den ordenagailuko karga murriztea lortzen da. Halaber, sarerako inprimagailu-kontrolatzaileak instalatzeko aukera ematen du, honela kontrolatzaileak DVD-ROM bitartez ordenagailu bakoitzean instalatu beharrik gabe. Inprimatze-zerbitzaria nola instalatu jakiteko, irakurri Inprimagailu-kontrolatzailea instalatzeko gida.
|