Segurtasun-argibide garrantzitsuak
Kapitulu honetan makina hau eta antzekoak darabiltzaten erabiltzaileen lesioak eta ondasunen kalteak ekiditeko segurtasun-argibide garrantzitsuak azaltzen dira. Irakurri kapitulua makina erabili aurretik eta jarraitu argibideei makina behar bezala erabiltzeko. Ez burutu eskuliburu honetan azaldu ez den eragiketarik. Canonek ez du bere gain hartuko eskuliburu honetan azaldu ez diren eragiketen, erabilera okerren edo Canonek baimendutako hirugarren batek burutu ez dituen konponketa edo aldaketen ondoriozko kalteen gaineko erantzukizunik. Makinaren erabilera okerrak Berme Mugatutik kanpo geratzen diren eta konponketa behar duten kalteak eta/edo lesioak ekar ditzake.