PPD fitxategia instalatzea
PPD fitxategia (hau da, inprimagailuaren azalpen-hizkuntzaren fitxategia) instalatzeko prozedura azaltzen da hemen.
PageMaker, QuarkXPress edo antzeko aplikazio bateko PS kontrolatzailea erabiliz inprimatzen baduzu, inprimagailuari dagozkion funtzioak erabil ditzakezu. PPD fitxategia instalatzeko, zehaztutako kokalekuan kopiatu beharko duzu.
Prozedura
1.
Egin klik bikoitza erabiltzen ari zaren gailuaren izena duen karpetan (CD-ROM diskoko PS_PPD karpetan aurkituko duzu).
2.
Kopiatu erabiltzen ari zaren aplikazioaren karpetako PPD fitxategia.
[PM]: PageMaker 6.53 edo berriagoa; QuarkXPress ez den beste bertsio bat
[QX]: QuarkXPress 4.x
PPD fitxategia zein karpetatan kopiatu behar den jakiteko, begiratu aplikazio bakoitzaren eskuliburua.