Sistemaren eskakizunak

MF kontrolatzailea erabiltzeko behar den sistemaren ingurunea azaltzen da.

Sistema eragileak

Windows 7/8.1/10
Windows Server 2008/2008 R2/2012/2012 R2/2016
Eskaner-kontrolatzaileak eta MF Scan Utility softwareak Windows 7/8.1/10 soilik onartzen dute.
Zerbitzariaren sistema eragileetako sare-inguruneetan soilik onartzen dira inprimagailu-kontrolatzaileak eta fax-kontrolatzaileak.
Erabiltzen ari zaren gailuaren, herrialdearen edo eskualdearen arabera, baliteke zenbait inprimagailu-kontrolatzaile eta fax-kontrolatzaile ezin hornitzea.
OHARRA
Sistema eragile eta zerbitzu-pakete berrienen bateragarritasuna jakiteko, bisitatu Canon-en webgunea (http://www.canon.com/).
MF Scan Utility ez den software batek behar dituen sistema-inguruneen xehetasun gehiago lortzeko, begiratu softwareari dagokion IrakHau fitxategia.

Kontrolatzaile eta Sistema Eragilea Bistaratzeko Hizkuntza konbinazioa

Kontrolatzaileak erabil ditzakeen hizkuntzen konbinazioaren arabera eta sistema eragilearen bistaratzeko hizkuntzaren arabera, ezin da bermatu ongi funtzionatzea. Instalagailua abiaraztean lehenetsitako hizkuntzarekin instalatzea gomendatzen dugu.

Kontrolatzaileak erabil ditzakeen hizkuntzak

Ingelesa / Arabiera / Euskara / Katalana / Txinera sinplifikatua / Txinera tradizionala / Txekiera / Daniera / Holandera / Finlandiera / Frantsesa / Alemana / Hungariera / Italiera / Japoniera / Koreera / Malasiera / Norvegiera / Poloniera / Portugesa / Errusiera / Eslovakiera / Gaztelania / Suediera / Tailandiera / Turkiera / Vietnamera

Bermatutako Eragiketaren Helburua

Sistema eragilearen hizkuntza kontrolatzaileak erabil ditzakeen hizkuntzen artean dago
Sistema eragilearen hizkuntza ez dago kontrolatzaileak erabil ditzakeen hizkuntzen artean
Sistema eragilearekin bat datorren hizkuntzan instalatuta
Bermatua
--
Sistema eragilearekin bat ez datorren hizkuntzan instalatuta
Bermatua*1
Bermatu gabea*2
Sistema eragilearekin bat ez datorren hizkuntza batera aldatu da instalatu ostean
Bermatua*1
Bermatu gabea*2
*1 Baliteke itxura haustea edo kontrolatzailea behar bezala ez bistaratzea.
*2 Ingelesez instalatzen denean bakarrik bermatuko da eragiketa. Halere, baliteke itxura haustea edo kontrolatzailea behar bezala ez bistaratzea.