Jasotako faxak desbideratzea

 
Jasotako dokumentuak beste hartzaileetara desbideratzeko aukera duzu. Memorian dauden jasotako dokumentu guztietatik bat hautatu eta hura desbidera dezakezu, edo makina ezar dezakezu jasotako dokumentu guztiak automatikoki zehaztutako hartzaileetara desbideratzeko.
Desbideratzeko eskuragarri dauden hartzaileak helbide liburuan erregistratutako hartzaileak baino ezin dira izan. Ez badago erregistratutako hartzailerik, funtzio hau erabili baino lehen hartzaileak erregistratu behar dituzu helbide liburuan. Helbide liburuan erregistratzea
Halbide elektronikoak eta ordenagailuetako karpeta partekatuak desbideratzeko hartzaile gisa adieraz daitezke MF249dw / MF247dw makinan soilik.
18EY-030