Mantentzea eta ikuskapenak

Garbitu makina tarteka. Hautsa pilatzen bada, makinak ez du ongi funtzionatuko. Garbitzen ari zareneana, ziurtatu hau. Makina erabiltzen ari zarela arazoren bat gertatuz gero, ikus Arazoak konpontzea. Arazoa ezin bada konpondu edo makina ikuskatu behar dela uste baduzu, ikus Ezin bada arazo bat konpondu.
Garbitu baino lehen, itzali makina eta desentxufatu. Ez bada halakorik erabiltzen, makinak su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
Desentxufatu tarteka eta garbitu trapu garbi batekin, hautsa eta kraka kentzeko. Pilatutako hautsak aireko hezetasuna beregana dezake eta su har dezake elektrizitatearekin kontaktua eginez gero.
Erabili ongi xukatutako trapu hezea, makina garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko trapuak. Ez erabili alkoholik, gasolinarik, pintura diluitzailerik edo sukoia izan daiteken beste sustantziarik. Ez erabili mukizapi-paperik edo paperezko eskuoihalik. Substantzia horiek makina barruko zati elektronikoak ukitzen badituzte, baliteke elektrizitate estatikoa sortzea edo su hartzea edo deskarga elektrikoak ematea.
Egiaztatu tarteka energia-kableak eta entxufeak kalterik ez dutela. Begiratu makinak herdoilik ez duela, zartatuta ez dagoela edo ez duela bero gehiegi sortzen egiaztatzeko. Gaizki zaindutako ekipoak erabiliz gero, baliteke su hartzea edo deskarga elektronikoa ematea.
Makina barruan tenperatura altuko eta tentsio handiko osagaiak daude. Osagai horiek ukituz gero, erre egin zaitezke. Ez ukitu eskuliburuan adierazten ez den makinako zatirik.
Papera kargatzean edo trabatutako papera edo dokumentuak kentzean, ibili kontuz eskuan ebakirik ez egiteko paper-ertzekin.
Trabatutako papera kentzean edo toner-kartutxoak ordeztean, kontuz ibili eskuak edo arropa tonerrarekin ez zikintzeko. Eskuak edo arropa tonerrarekin zikinduz gero, garbitu berehala ur hotzarekin.
18EY-004