Gailu mugikor bati konektatzea

Makina gailu mugikor batera konektatzerakoan, hari gabeko LAN router baten bidez konektatzea edo konexio zuzena aukera ditzakezu. Hautatu konexio metodoa zure ingurunearen eta gailuen arabera.

Hari gabeko LAN router baten bidez konektatzea

Ordenagailu bat eta makina konektatzerakoan bezala, konektatu gailu mugikorra eta makina hari gabeko LAN router bat erabiliz. Gailu mugikorra eta hari gabeko LAN nola konektatu behar diren jakiteko, ikusi gailuaren eskuliburua edo jarri harremanetan fabrikatzailearekin.
Konektatu makina routerrari kabledun LAN sare bat edo hari gabeko LAN sare bat erabiliz. Sare bati konektatzea

Konexio zuzena ezartzea

Konektatu gailu mugikorra eta makina zuzenean hari gabeko LAN routerrik erabili gabe. Hari gabeko LAN ingurunerik erabilgarri ez badago ere, makina gailu mugikor batera bizkor konektatzeko aukera duzu. Halaber, makina ezar dezakezu konexio zuzeneko modua automatikoki itxi dezan makina konexio zuzeneneko moduan sartu ondoren denbora tarte zehatz bat igaro denean, eta hari gabeko LAN konexio batera alda dadin. Egin konexio zuzena (sarbide-puntu modua) 
18EY-05K