Makinaren erabilera eraginkorrena aplikazioak erabiliz

Inprimatzea, eskaneatzea edo nahi duzun eragiketa zure gailu mugikorretik makina maneiatuz burutzeko aukera ematen dizun aplikazio egoki bat erabiltzeko aukera duzu. Makina Canon aplikazio berezi batekin eta bestelako hainbat aplikaziorekin bateragarria da. Zure gailu mugikorraren arabera edo helburuaren eta egoeraren arabera, aplikazio egokiena hauta dezakezu.

Canon PRINT Business bidez inprimatzea/eskaneatzea

iOS/Android onartzen duten gailu mugikorretatik inprima dezakezu, eta makinarekin originalak kokatu eta eskaneatu, ondoren haiek gailu mugikor bati bidaltzeko. Inprimatzeko, ez da beharrezkoa makinan eragiketarik burutzea. Sistema eragile bateragarriei, ezarpen metodo xeheei eta eragiketei buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi Canon webgunea (http://www.canon.com/).

Canon Print Service erabiliz inprimatzea

Android inprimatze-azpisistema onartzen duten aplikazioen menutik erraz inprimatzeko aukera duzu. Sistema eragile bateragarriei eta ezarpen eta prozedura xeheei buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi Canon webgunea (http://www.canon.com/).

Google Cloud Print aplikazioaren erabilera

Google Cloud Print onartzen duen aplikazio edo zerbitzu batetik inprimatzeko aukera duzu. Edonoiz eta edonon makina urrunetik maneiatuz inprimatu dezakezu, adibidez, bidaiatzen zaudenean. Google Cloud Print aplikazioaren erabilera

Mopria® erabiliz inprimatzea

Makina hau Mopria® aplikazioarekin bateragarria da ere bai. Mopria® erabiltzeak modelo eta fabrikatzaile ezberdinetako inprimagailuetatik inprimatzeko aukera ematen dizu eragiketa komunak eta ezarpen komunak erabiliz. Adibidez, bulegoan, etxean edo leku ezberdinetan Mopria® onartzen duten modelo eta fabrikatzaile ezberdinetako inprimagailuak instalatuta badituzu. Kasu honetan, edozein inprimagailutik inprimatu ahal izango duzu Mopria® erabiliz, haietan aplikazio berezi ezberdinak instalatu gabe. Mopria® aplikazioarekin bateragarri diren modeloak eta sistema-baldintzak begiratzeko, ikusi http://www.mopria.org.
18EY-05R