DNS konfiguratzea

DNS (domeinu-izen sistema) ostalari (edo domeinu) izen bat IP helbide bati lotzen dion izen-bereizmen zerbitzu bat da. Konfiguratu DNS, mDNS edo DHCP ezarpen aukerak, beharrezkoa bada. Kontuan izan DNS konfiguratzeko eta IPv4 eta IPv6 konfiguratzeko prozedurak ezberdinak direla.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EI) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration].
3
Sakatu [Network Settings]  [TCP/IP Settings].
4
Konfiguratu DNS ezarpenak.
IPv4 DNS konfiguratzea
1
Sakatu [Edit] hemen [IPv4 Settings].
2
Konfiguratu IPv4 DNS ezarpenak.
Ezar daitezkeen aukerak ezberdinak dira makinaren modeloaren arabera.
 [DNS Settings]
[Primary DNS Server Address]
DNS zerbitzari baten IP helbidea sartzea.
[Secondary DNS Server Address]
Sartu 2. mailako DNS zerbitzari baten IP helbidea, beharrezkoa bada.
[Host Name]
Sartu 47 karaktere alfanumeriko gehienez DNS zerbitzarian erregistratuko den makinaren ostalari-izen gisa.
[Domain Name]
Sartu 47 karaktere alfanumeriko gehienez makinaren domeinuaren izen gisa; adibidez, "example.com".
[DNS Dynamic Update]
Hautatu kontrol-laukia DNS erregistroa dinamikoki eguneratzeko makinaren IP helbidea aldatzen denean. Eguneratzeen arteko tartea zehazterakoan, sartu denbora ordutan [DNS Dynamic Update Interval] testu-laukian.
 [mDNS Settings]
[Use mDNS]
Bonjour-ek hartua, mDNS (multidifusioko DNS) DNS erabili gabe IP helbide bati ostalari-izen bat emateko balio duen protokolo bat da. Hautatu kontrol-laukia mDNS gaitzeko eta sartu mDNS izena [mDNS Name] testu laukian.
 [DHCP Option Settings]
[Acquire Host Name]
Hautatu kontrol-laukia 12. aukerak ostalari-izena DHCP zerbitzaritik lortzeko gaitzeko.
[DNS Dynamic Update]
Hautatu kontrol-laukia 81. aukerak DNS erregistroak dinamikoki DHCP zerbitzariaren bidez eguneratzeko gaitzeko.
[Acquire SMTP Server Address] (MF249dw / MF247dw)
autatu kontrol-laukia 69. aukerak SMTP zerbitzariaren izena DHCP zerbitzaritik lortzeko gaitzeko.
[Acquire POP Server Address] (MF249dw / MF247dw)
autatu kontrol-laukia 70. aukerak POP3 zerbitzariaren helbidea DHCP zerbitzaritik lortzeko gaitzeko.
3
Sakatu [OK].
IPv6 DNS konfiguratzea
1
Sakatu [Edit] hemen [IPv6 Settings].
2
Konfiguratu IPv6 DNS ezarpenak.
[Use IPv6] kontrol-laukiak hautatuta egon behar du ezarpenak konfiguratzeko. IPv6 helbideak ezartzea
 [DNS Settings]
[Primary DNS Server Address]
DNS zerbitzari baten IP helbidea sartzea. Ezin da "ff"-z hasten den helbiderik sartu (edo multidifusioko helbiderik).
[Secondary DNS Server Address]
Sartu 2. mailako DNS zerbitzari baten IP helbidea, beharrezkoa bada. Ezin da "ff"-z hasten den helbiderik sartu (edo multidifusioko helbiderik).
[Use Same Host Name/Domain Name as IPv4]
Hautatu kontrol-laukia IPv4-ren ostalari eta domeinu izen berak erabiltzeko.
[Host Name]
Sartu 47 karaktere alfanumeriko gehienez DNS zerbitzarian erregistratuko den makinaren ostalari-izen gisa.
[Domain Name]
Sartu 47 karaktere alfanumeriko gehienez makinaren domeinuaren izen gisa; adibidez, "example.com".
[DNS Dynamic Update]
Hautatu kontrol-laukia DNS erregistroa dinamikoki eguneratzeko makinaren IP helbidea aldatzen denean. DNS zerbitzarian erregistratu nahi d(it)uzun helbide mota(k) zehazteko, hautatu hurrengoen kontrol-laukia: [Register Manual Address], [Register Stateful Address] edo [Register Stateless Address]. Eguneratzeen arteko tartea zehazterakoan, sartu denbora ordutan [DNS Dynamic Update Interval] testu-laukian.
 [mDNS Settings]
[Use mDNS]
Bonjour-ek hartua, mDNS (multidifusioko DNS) DNS erabili gabe IP helbide bati ostalari-izen bat emateko balio duen protokolo bat da. Hautatu kontrol-laukia mDNS gaitzeko.
[Use Same mDNS Name as IPv4]
Hautatu kontrol-laukia IPv4-ren mDNS izen bera erabiltzeko. Beste izen bat ezartzeko, garbitu kontrol-laukia eta sartu mDNS izena [mDNS Name] testu-laukian.
3
Sakatu [OK].
Eragiketa-panela erabiliz
DNS ezarpenak hemen <Menua> ere eskuragarri daude <Etxea> pantailan. IPv4 ezarpenak IPv6 ezarpenak
18EY-076