Dokumentuak mezu elektroniko gisa zuzenean makinatik bidaltzea

Atal honetan dokumentuak nola eskaneatu eta mezu elektroniko gisa zuzenean makinatik nola bidaltzen diren azaltzen da. Eskaneatutako dokumentuak JPEG irudi gisa, PDF fitxategi gisa edo bestelako fitxategi digital formatuetan mezu elektronikoetan fitxategi erantsi gisa bidaltzen dira. Hainbat hartzaile adieraz dezakezu, Cc/Bcc hartzaileak barne, mezu elektroniko arruntak bidaltzen dituzunean bezala.
Makinatik zuzenean mezu elektronikoak bidaltzeko, aurretik hainbat prestaketa egin behar da, adibidez, posta zerbitzariaren ezarpenak konfiguratzea. Eskaneatze ezarpenak konfiguratzea (posta elektronikoa bidaltzea)
Hainbat hartzaile adierazterakoan, bigarren hartzailea eta hurrengoak helbide liburuan erregistratutakoak izan beharko dira. Cc eta Bcc hartzaileei dagokienean, helbide liburuan erregistratutako hartzaileak baino ezin dituzu adierazi. Helbide liburua erabiltzeko, aurretik beharrezko erregistro-prozedurari jarraitu behar diozu.
Helbide liburuan erregistratzea
1
Kokatu dokumentua(k). Dokumentuak kokatzea
2
Sakatu  eta ukitu <Eskaneatu>.
3
Ukitu <Posta elektronikoa>.
4
Sartu hartzailea zenbaki-teklak erabiliz eta ukitu <Aplikatu>.
Testua nola sartzen den begiratzeko, ikusi Testua sartzea.
Hartzaileak bizkor adierazteko helbide liburua erabiltzeko: Erregistratutako hartzaileak erabiliz bidaltzea (posta elektronikoa / karpeta partekatua)
5
Adierazi hainbat hartzaile, Cc/Bcc hartzaileak barne, beharrezkoa bada.
Ukitu <Helburua> eta hautatu hartzaileak adierazteko metodoa.
6
Adierazi eskaneatzeko ezarpenak beharrezkoa bada.
Ukitu ezarpenak. Ezarpen xeheak adieraztea
Eskaneatutako dokumentu baten fitxategi-izena automatikoki esleitzen da hurrengo formatuari jarraiki: "komunikazio-kudeaketa zenbakia (lau digitu)_bidalketa data eta ordua_dokumentu zenbakia (hiru digitu).fitxategiaren luzapena".
Fitxategi-izenen adibidea: Orrialde bateko dokumentu bat PDF fitxategi bihurtzen bada eta 2015eko urriaren 17an bidatzen bada, ordu honetan: 07:00:05 P.M.
"0045_151017190005_001.pdf"
Ezin duzu fitxategi-izenik zuk zeuk adierazi.
7
Adierazi mezuaren gaia, mezuaren gorputza, "erantzun honi" helbidea eta lehentasuna.
Gaia eta lehentasuna hona "Attached Image" eta hona "Estandarra" ezarrita daude lehenespenez.
Mezuaren gorputza ez dago lehenespenez ezarrita. Sartu beharrezkoa bada. Mezuaren gorputzik gabe, eskaneatutako dokumentuak baino ez dira bidaliko.
"Erantzun honi" helbidea ez dago lehenespenez ezarrita. Makinaren "erantzun honi" helbidearen itxurarekin alderatuz, "erantzun honi" helbidea beste era batean bistaratu nahi baduzu, adierazi helbidea helbide liburuan erregistratutakoen artean. Erregistratutako hartzailerik ez badago helbide liburuan, ikusi Helbide liburuan erregistratzea.
Gaia / mezuaren gorputza adierazteko
"Erantzun honi" helbidea adierazteko
Lehentasuna adierazteko
8
Sakatu  bidaltzen hasteko.
Dokumentua eskaneatzen hasten da.
Bidalketa ezeztatzeko, ukitu <Utzi>  <Bai>. Dokumentuak bidaltzea ezeztatzea (posta elektronikoa / karpeta partekatua)
Elikagailuan dokumentuak kokatzerakoan 1. urratsean
Eskaneatzea amaitzean mezu elektronikoa bidaliko da.
Beiran dokumentuak kokatzerakoan 1. urratsean
Bidalketa-errore bat gertatzen bada
Batzutan errore-jakinarazpenak bidaltzen dira makinan ezarritako helbide elektronikora. Hala utziz gero, baliteke postontzian espazio adina ez egotea zure posta zerbitzariaren arabera. Postontzia tarteka hustea gomendatzen da.
Postontzia husteko
Postontzia hustean, zerbitzariaren postontziko mezu elektroniko guztiak ezabatuko dira. Normalean erabiltzen duzun posta elektroniko kontua adierazten baduzu, aurretik postontziko mezu elektronikoak gordetzea beharrezkoa den begiratu behar duzu.
Beti ezarpen berak erabiliz eskaneatu nahi baduzu: Ezarpen lehenetsiak aldatzea
Mezu elektronikoaren bidaltzailearen izena adierazi nahi baduzu: Erreg. unitatearen iz. (helbide elek.)
18EY-04R