Beira

Garbitu sarritan beiraren eta elikagailuaren behealdearen hautsa, edo beiraren estalkiarena, inprimatutako dokumentuetan orbanak ager ez daitezen.
Elikagailuaren eskaneatze-eremuaren garbiketarako jakinarazpena (MF244dw)
Beira zikinduta dagoenean mezu bat bistaratzeko, ezarri <Jakinarazi garbitzeko> hona: <Aktibatuta>.
1
Itzali makina eta desentxufatu.
Makina itzaltzerakoan, inprimatzeko zain dauden datuak ezabatuko dira.
2
Ireki elikagailua edo beiraren estalkia.
3
Garbitu beira eta elikagailuaren behealdea edo beiraren estalkia.
Garbitu eremu hauek urez hezetutako trapu bat erabiliz. Ondoren, garbitu eremua trapu leun eta lehor bat erabiliz.
MF244dw modeloaren kasuan, beira eta elikagailuaren behealdeaz gain, garbitu beiraren zerrenda zuria () eta plastiko gardenezko gainazala () ere bai.
Plastiko gardenezko aldea () garbitzerakoan, kontua izan plastikoa ez tolesteko.
Arazoak jarraitzen badu (MF244dw)
4
Itxaron garbitutako eremua guztiz lehortu arte.
5
Itxi kontuz elikagailua edo beiraren estalkia.
6
Birkonektatu energia-kablea eta piztu makina.
185J-06F