Makinaren barrualdea
Garbitu sarritan makinaren barrualdea toner/paper hautsa bildu ez dadin.
1
Itzali makina eta desentxufatu.
Makina itzaltzerakoan, inprimatzeko zain dauden datuak ezabatuko dira.
2
Altxatu eragiketa-panela.
Ezin baduzu eragiketa-panela altxatu
Ziurtatu elikagailuaren edo beiraren estalkia guztiz itxita dagoela. Liburu bat bezalako original lodi bat kokatuta badago beiran, kendu originala. Eragiketa-panelan indarra erabiltzeak kalteak sor litzake.
3
Ireki toner estalkia honen aurrealdeko eskuinean kokatutako kirtena erabiliz.
4
Atera toner-kartutxoa makinatik.
5
Erabili ilerik gabeko trapu leun eta lehor bat barrualdeko toner/paper hautsa garbitzeko.
6
Instalatu toner-kartutxoa.
Lerrokatu eskuineko eta ezkerreko koskak (

) toner-kartutxoaren gidekin eta sakatu kontuz barruraino.
7
Itxi toner estalkia eta jaitsi eragiketa-panela.
Ezin baduzu toner estalkia itxi
Ziurtatu toner-kartutxoa behar bezala sartuta dagoela. Indarra erabiltzeak kalteak sor litzake.
8
Birkonektatu energia-kablea eta piztu makina.