Makina lekuz aldatzea
Makina pisutsua da. Min hartzea ekiditeko, jarraitu hurrengo prozedurei makina lekuz aldatzerakoan, eta hasi baino lehen irakurri arretaz segurtasun neurriak.
Segurtasun-argibide garrantzitsuak
1
Itzali makina eta ordenagailua.
Makina itzaltzerakoan, inprimatzeko zain dauden datuak ezabatuko dira.
2
Deskonektatu makinatik energia-kablea eta bestelako kableak hurrengo irudian agertzen den ordenan.
Zure ingurunearen arabera, baliteke "*" duten kableak konektatuta egotea ala ez.
 Entxufea
 Energia-kablea
 USB kablea *
 LAN kablea *
|
|
3
Makina distantzia handiko leku batera aldatzeko, atera lehendabizi toner-kartutxoak.
Toner-kartutxuak nola ordeztu
4
Ireki paperaren estalkia eta atera papera, beharrezkoa bada.
Paper-gidak hedatuta badaude, jarri bere lekuan paper-tiraderan sar daitezen.
5
Itxi irekita dauden estalki guztiak eta mugitu makina leku berriraino.
Altxatu makinaren aurrealdeko kirtenak erabiliz.
6
Kokatu makina kontuz instalazio-leku berrian.