Posterrak inprimatzea

 
Dokumentu baten orrialde bat hainbat orrialdetan inprima dezakezu. Adibidez: A4 tamaina duen orrialde bakarreko dokumentu bat bederatzi bider handitzen baduzu, 3x3 A4 tamainako orrietako poster bat lortuko duzu dokumentua inprimatu eta itsatsi ondoren.
[Oinarrizko ezarpenak] bereizlea  Hemen [Orrialde-diseinua], hautatu posterraren dimentsioak (adibidez, [Posterra [2 x 2]]) [Ados]

 [Orrialde-diseinua]

Hautatu posterrak inprimatzeko diseinua. Tamainaren lau ezarpen dago: [Posterra [1 x 2]], [Posterra [2 x 2]], [Posterra [3 x 3]] eta [Posterra [4 x 4]].
Ezin dira poster tamainako ezarpenak hautatu bi aldetatik inprimatzea gaituta badago. Hautatu [Alde batetik inprimatzea] hemen [Alde batetik/Bi aldetatik/Liburuxka-inprimatzea], eta ondoren hautatu poster tamainako ezarpen bat.

 [Posterraren xehetasunak]

Beheko pantaila agertuko da.
[Inprimatu marjinaren ertzak]
Ertzak orrialde bakoitzean inprimatuko dira. Ertzak onuragarriak dira inprimatutako dokumentuak elkarri itsatsi nahiez gero edo marjinak ebaki nahiez gero.
[Ezarri mozteko/itsasteko marjinak]
Marjinak inprimatzen ditu, ebakitzeko edo itsasteko aukera emateko. Markinak erraz identifikatzeko asmoz markak inprimatzeko, hautatu [Inprimatu lerrokatze-markak] kontrol-laukia.
[Inprimatu beharreko orrialdeak]
[Orrialde guztiak]: Burutu poster-inprimatzea orrialde guztientzarako.
[Zehaztu orrialdeak]: Burutu poster-inprimatzea adierazitako orrialdeetarako soilik.
185J-024