Ordenagailu batetik eskaneatzea

Ordenagailu batetik eskaneatzeko bi era dago: MF Scan Utility erabiliz edota irudien prozesamendurako edo testuen prozesamendurako aplikazio bat erabiliz.
MF Scan Utility erabiliz eskaneatzea
 
MF Scan Utility makinarekin batera emandako aplikazio bat da, dokumentuak edo irudiak eskaneatu eta ordenagailu batean gordetzeko aukera ematen dizuna. Eskaneatutako datuak aplikazio zehatz batera bidal ditzakezu, edo mezu elektroniko bati erantsi. Emandako DVD-ROMetik instalatu ondoren, sakatu [MF eskaneatze tresna], Windows hasierako menuan, MF Scan Utility abiarazteko. Aplikazio honen erabilerari buruz xehetasunak lortzeko, sakatu [Argibideak] hemen MF Scan Utility.
Mac OS erabiltzailea bazara, ikusi ScanGear MF erabiltzailearen gidaliburua.
Aplikazio bat erabiliz eskaneatzea
 
Irudiak eskanea ditzakezu irudien prozesamendurako edo testuen prozesamendurako aplikazio bat erabiliz, irudiak zuzenean aplikazioan kargatuz. Ez duzu beste aplikazio bat abiarazi behar eskaneatzeko.
185J-02S