Ezin bada arazo bat konpondu
Kapitulu honetan agertzen den informazioa erabiliz ezinezkoa bada arazo bat konpondu, jarri harremanetan Canon banatzaile baimenduarekin edo Canon laguntza-sarearekin.
|
|
Ez desmuntatu edo aldatu makina
Makina desmuntatu edo aldatuz gero, baliteke bermea baliogabetzea.
|
Canon-ekin harremanetan jartzerakoan
Gurekin harremanetan jartzerakoan, izan prest hurrengo informazioa:
Produktuaren izena (MF244dw / MF232w / MF231)
Makinaren banatzailea
Arazoaren xehetasunak (adibidez, zer egin duzun eta ondorioz zer gertatu den)
Serie-zenbakia (zortzi karaktere alfanumerikoduna, makinaren atzealdeko etiketan aurkituko duzuna)