Tresna-barra

Aurrebistan bistaratutako irudian lan egin dezakezu tresna-barrako botoiekin.
Erabil ditzakezun tresnak desberdinak izan daitezke hautatutako orriaren arabera.

[Oinarrizko modua] orrian

[]
Irudiaren tamaina bereko mozketa-marko bat ezartzen du (mozketa automatikoa).
Mozketa-markoa estutu egiten da ikonoa sakatzean.
[]
Hautatutako mozketa-markoa ezabatzen du.
[]/[]
Irudia 90 gradu biratzen du eskuinera edo ezkerrera.
[]
Uneko ezarpenak bistaratzen ditu; besteak beste, kolore modua, eskaneatze-barrutia eta abar.
[]
ScanGear MF softwarearen laguntza bistaratzen du.

[Modu aurreratua] orrian

[]
Aurrebistako irudia ezabatzen du.
[]
Mozketa-markoa ezartzen du. Aurreikusitako irudian eskaneatu nahi duzun eremua zehazten du, sagua arrastatuta. Gehienez, 10 mozketa-marko ezar ditzakezu.
[]
Irudia handitzean, bistaratze-posizioa mugitzen du saguarekin.
[]
Irudi osoa handitzeko aukera ematen dizu. Irudia handi dezakezu saguaren ezkerreko botoia sakatzen baduzu horren gainean eta, eskuineko botoia sakatzen baduzu, irudia txikiagotuko duzu.
[]/[]
Irudia 90 gradu biratzen du eskuinera edo ezkerrera.
[]
Uneko ezarpenak bistaratzen ditu; besteak beste, kolore modua, eskaneatze-barrutia eta abar.
[]
ScanGear MF softwarearen laguntza bistaratzen du.
[]
Irudiaren tamaina bereko mozketa-marko bat ezartzen du (mozketa automatikoa).
Mozketa-markoa estutu egiten da ikonoa sakatzean.
[]
Hautatutako mozketa-markoa ezabatzen du.
[Hautatu mozketa guztiak]
Irudiko mozketa-marko guztiak hautatzen ditu.
[Zooma]
Mozketa-markoko irudia handitzen du. Zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa bistaratuko da irudia. Begi hutsez ikus ezin daitezkeen xehetasunak ikusiko dituzu [] aukerari esker. [Desegin] sakatuz gero, irudiaren hasierako posiziora itzuliko zara.

Erlazionatutako gaiak