Inprimatzeko unean hartu beharreko neurriak
Kontrolatzailea erabiliz inprimatzean hartu beharreko neurriak azaltzen dira hemen.
Inprimatzeko prozedura aplikazioaren araberakoa izango da. Xehetasun gehiago lortzeko, begiratu aplikazio bakoitzaren eskuliburua.
IPP edo WSD erabiltzen duten sare-inguruneetan, egiaztatu IPP inprimatzea edo WSD inprimatzea gaituta dagoela gailuan. Gehiago jakiteko, irakurri gailuaren eskuliburua.
Windows denda aplikaziotik inprimatzean, mahaigaineko ordenagailuko pantailara joateko eskatzen dizun mezua agertzen bada, zoaz mahaigainera eta jarraitu mezuko argibideei.