[Diseinua] orria

Inprimatzean, diseinua hautatu edo orrian aldaketak ezar ditzakezu.
[Liburuxka inprimatzea]
Dokumentu baten orriak liburuxka bat osatzeko erditik tolestatzeko moduan inprimatzen ditu.
[Xehetasunak]
Ezarpen xehatuak konfiguratzen uzten dizu liburuxkak inprimatzean; adibidez, irekitzeko norabidea eta barne-marjinaren zabalera.
[Liburuxkaren ezarpenak] elkarrizketa-koadroa
[+][-]
[Txertatu ur-marka]
Inprimatzeko datuen gainean karaktere erdi-gardenak gainjartzen eta inprimatzen ditu; adibidez, [ISILPEKOA] edo [ZIRRIBORROA] inprimatzen du.
[Xehetasunak]
Ur-markak sortzen eta lehendik daudenak editatzen uzten dizu.
[Editatu ur-marka] elkarrizketa-koadroa
[+][-]
[Gehitu markoa]
Orriaren inguruan ertz bat inprimatzen du.
[Posterra]
Orri baten inprimatze-datuak handitzen ditu eta paper-orri anitzetan inprimatu. Inprimatutako orriak elkartzen direnean, poster baten moduko inprimaketa handia osatuko dute.
[Pertsonalizatua] hautatu baduzu, errenkada eta zutabe kopurua zehatz ditzakezu, hurrenez hurren.
[Xehetasunak]
Hainbat xehetasun ezartzea ahalbidetzen dizu; besteak beste, inprimatuko den orri-bitartea edo marjinak inprimatzea.
[Posterraren ezarpenak] elkarrizketa-koadroa
[+][-]
[Nahastutako tamainak/orientazioak]
Orriz orri tamaina eta orientazioa desberdina duten datuak inprimatzen ditu.
[+][-]
[Goiburua/Orri-oina]
Goiburua edo orri-oina inprimatze-datuekin lotzen uzten dizu. Goiburuaren edo orri-oinaren posizioa doi dezakezu.
Liburuxka-inprimatzea edo bi aldetatik inprimatzea gauzatzen baduzu, orrien zenbakiak ere zehatz ditzakezu orri bakoitzaren aurrealdean eta atzealdean, leku berean egon daitezen.

Erlazionatutako gaiak