inf fitxategia zehaztuz instalatzea
Windows-en inprimagailua gehitzeko funtzioarekin inf fitxategi bat zehaztuta kontrolatzaile bat instala dezakezu. TCP/IP ataka estandarra erabiltzen baduzu instalazioa egiteko, hurrengo azalpena ikusteko aukera edukiko duzu.
Eskakizunak
Berretsi gailuaren IP helbidea.
Prestatu inf fitxategia.
Lortu kontrolatzailea Canon webgunetik (https://global.canon/) edo laguntzaCD-ROM euskarritik eta prestatu inf fitxategia.
inf fitxategia aurkituko duzu [Driver] karpetan edota lortu duzun kontrolatzaileko karpetako [etc] karpetan.
Ordenagailuko kontrolatzaile guztiak eguneratzen dituzunean
Erabili [Driver] karpetako inf fitxategia
Kontrolatzaile berri bat instalatzen duzunean ordenagailuan dagoeneko instalatuta dagoen kontrolatzailea eguneratu gabe
Erabili [etc] karpetako inf fitxategia
Ordenagailua abiaraztean, hasi saioa administratzaile-pribilegioak dituen erabiltzaile gisa.
Prozedurak
1.
Abiarazi Windows-en inprimagailua gehitzeko morroia.
(1) Bistaratu [Bluetooth-a eta gailuak] (edo [Gailuak]) Hasiera menuko [
Ezarpenak] aukeran.
(2) [Inprimagailuak eta eskanerrak] atalean, sakatu [Gehitu inprimagailu edo eskaner bat] > [Gehitu gailua] (edo [Gehitu inprimagailu edo eskaner bat]).
(3) Sakatu [Nik nahi dudan inprimagailua ez dago zerrendan] > [Gehitu eskuz] (edo [Nik nahi dudan inprimagailua ez dago zerrendan]).
2.
Hautatu inprimagailu lokala gehitzea eta jarraitu hurrengo pantailara.
3.
Hautatu [Sortu ataka berria] → hautatu [Standard TCP/IP Port] [Ataka mota] aukeran → sakatu [Hurrengoa].
4.
Idatzi gailuaren IP helbidea [Ostalari-izena edo IP helbidea] aukeran → jarraitu pantailako jarraibideei.
Ezin baduzu gailua aurkitu, baliteke gailu ezezagun gisa antzematea. Horrela bada, sakatu "Ireki xehetasunak".
(1) Sakatu eskuineko botoiarekin Windows-eko Hasiera menuaren ikonoa → hautatu [Gailu-kudeatzailea] menuan.
(2) Hautatu eta egin klik [Otros dispositivos] > [Dispositivo desconocido] atalean → hautatu kontrolatzailea eguneratzeko menua.
(3) Kontrolatzailearen softwarea eguneratzeko morroian, sakatu [Examinar mi PC en busca de controladores] → sakatu [Elegir en una lista de controladores disponibles en el equipo].
(4) Hautatu [Impresoras] [Tipos de hardware comunes] aukeran → sakatu [Hurrengoa].
5.
[Instalatu inprimagailuaren kontrolatzailea] pantailan, sakatu [Usar disco].
6.
Sakatu [Examinar] → hautatu prestatutako inf fitxategia.
7.
Hautatu erabili nahi duzun gailua [Impresoras] aukeran → sakatu [Hurrengoa].
8.
Instalatu kontrolatzailea pantailako jarraibideei jarraituz → sakatu [Amaitu].
Instalazioan zehar, [Oinarrizko ezarpenak] edo [Oinarrizko ezarpenak (Bateragarria)] konfigurazio-profiletariko bat ezarriko da.
Instalazioa amaitu ostean, ezarri gailuaren informazioa. Halaber, gailuaren funtzioak gaitzeko, aldatu erabiltzen ari zaren gailuari dagokion konfigurazio-profila eta ezarri gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa.
Erlazionatutako gaiak