Ezin dira ezarri kontrolatzailearen ezarpenak

Paper-tamainak, orientazioak eta papera hautatzeko ezarpenek ez dute balio

Arazoa

Erabiltzen ari zaren aplikazioaren arabera, aplikazioari dagozkion ezarpenek lehentasuna izango dute kontrolatzailearen ezarpenekin alderatuta.
Konponbidea
Konfiguratu ezarpen horiek aplikazioan.

[Gailuaren ezarpenak] eta [Profila] orriak bistara daitezke, baina ezarpenak ez daude erabilgarri

Arazoa

Kontuak ez du inprimagailua erabat kontrolatzeko baimenik.
Konponbidea
Bistaratu orria administratzaile-pribilegioak dituen erabiltzaile gisa saioa hasi ondoren. Jarri harremanetan zure sistema-administratzailearekin informazio gehiago lortzeko.

Gailuak onartzen dituen funtzioak ez dira bistaratzen edo ezin dira ezarri [Gailuaren ezarpenak] orrian

Arazoa

Konfigurazio-profil egokia ezarri gabe dago
Konponbidea
Eskuratu gailuaren informazio eta ezarri erabiltzen ari zaren inprimagailu-modelorako egokia den konfigurazio-profila.
Ezin bada gailuaren informazioa eskuratu, ezarri eskuz erabiltzen ari zaren inprimagailu-modelorako egokia den konfigurazio-profila.
[Gailuaren ezarpenak] orrian ageri diren elementuak behar bezala ezarri ezin baditzakezu, ezta inprimagailu modeloaren izenarekin bat datorren profil bat erabilita ere, gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa konfigurazio-profil mota bat zehaztuz aplikatu ditzakezu.

Erlazionatutako gaiak