Erabilera anitzeko erretiluarentzako paper-ezarpen lehenetsiak erregistratzea

Erabilera anitzeko erretiluarentzako paper-ezarpen lehenetsiak erregistratzeko aukera duzu. Ezarpen lehenetsiak erregistratuz, erabilera anitzeko erretiluan paper bera kargatzen duzun bakoitzean es dituzu ezarpenak zehaztu beharko.
Paper-ezarpen lehenetsia erregistratu ondoren, papera kargatzean ez da paper-ezarpenen pantaila bistaratuko eta beti ezarpen bera erabiliko da. Paper-ezarpenak aldatu gabe beste paper-tamaina edo mota bat erabiltzen baduzu, baliteke makinak behar bezala ez inprimatzea. Arazo hau saihesteko, hautatu <Zehaztu papera kargatzean> 3. urratsean eta ondoren kargatu papera.
1
Hautatu <Paper-ezarp.> Etxea pantailan. Etxea pantaila
2
Hautatu erabilera anitzeko erretilua.
3
Hautatu paper-tamaina.
Kargatutako paper-tamaina bistaratzen ez bada, hautatu <Beste tam. batzuk>.
Paper-tamaina pertsonalizatu bat erregistratzea
4
Hautatu paper mota.
68UX-036