Kopiatze lanen dentsitatea eta mailaketa doitzea
Mailaketa kolore baten ñabarduren ilun-argi segida da. Koloreen mailaketan zenbat eta ñabardura ezberdin gehiago erabili, orduan eta naturalagoak izango dira inprimatutako kopiak. Koloreen erreproduzigarritasuna txarra bada eta inprimatutako kopien dentsitatea eta distira originalarekin alderatuz oso ezberdinak badira, burutu dagokion doikuntza automatikoa. Doikuntza honek kopien eta memoriako dokumentuen inprimatzearen emaitzak hobetu ditzake. Kopiatutako irudiak zuzentzeko, doitzearen irudi bat inprimatuko edo eskaneatuko da. Kontuan izan doikuntza hau ezin duzula burutu hainbat funtzio burutzen ari zaren bitartean, eskaneatzea eta inprimatzea, esaterako.
|
|
Baliteke doikuntzak ondo ez burutzea toner-kartutxoan kantitate nahikorik ez badago. Egiaztatu toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatea. Toner-kartutxoaren toner-maila baxua bada, toner-kartutxoa ordeztea gomendatzen da. Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea begiratzea
|
1
Hautatu <Menua> Etxea pantailan.
Etxea pantaila
2
Hautatu <Doitzea/Mantentzea>

<Doitu irudiaren kalitatea>.
3
Hautatu <Doitu irudiaren kopia>.
4
Egiaztatu pantailan bistaratzen den paper-tamaina eta mota makinan kargatuta dagoela eta hautatu <Ados>.
5
Berretsi prozedura eta hautatu <Hasi>.
Doitzearen irudi bat inprimatzen da.
6
Ireki elikagailua inprimatzean bistaratutako pantaila desagertzean.
7
Kokatu doitzearen irudia beiran.
Doitzearen irudia inprimatu den papera jarri, inprimatutako aldea behera begira eta marra mehe beltza ezkerrean duelarik.
8
Itxi elikagailua kontuz.
9
Hautatu <Hasi eskaneatzen>.
Doitzearen irudia eskaneatzen da eta doikuntza hasten da.
10
Doikuntza burutu dela dioen mezu bat agertzen denean, ireki elikagailua eta kendu doitzearen irudia.
11
Itxi elikagailua kontuz.
|
|
<Ezin izan da zuzendu.> mezua agertzen bada
Kargatu duzu paper-iturrian 4. urratsean bistaratutako papera?
Doitzearen irudia inprimatu den papera beiran jarri duzu, inprimatutako aldea behera begira eta marra mehe beltza ezkerrean duelarik?
Papera trabatu ote da? Informazio gehiago jasotzeko, ikusi "Arazoen konponketa (FAQ)" lineako eskuliburuen web-orrian.
|