Kanpoaldea garbitzea

Garbitu sarritan makinaren kanpoaldea, aireztatzeko erretenen inguruan batez ere, makinaren egoera ona mantentzeko.
1
Itzali makina eta desentxufatu.
Makina itzaltzerakoan, inprimatzeko zain dauden datuak ezabatuko dira. Memoria harrera funtzioa erabiliz jasotako fax dokumentuak, bidaltzeko zain dauden faxak eta faxak bidali eta jaso ondoren automatikoki inprimatzen diren txostenak ez dira ezabatuko.
2
Garbitu makinaren kanpoaldea eta aireztatzeko erretenak.
Erabili trapu leun bat, ondo xukatua, urez edo uretan disolbatutako detergente arin batez hezetua.
Aireztatzeko erretenak aurkitzeko, ikusi Aurreko aldea.
3
Itxaron makinaren kanpoaldea guztiz lehortu arte.
4
Birkonektatu energia-kablea eta piztu makina.
68UX-09S