Makina itzali baino lehen, ikusi haren funtzionamenduaren egoeraEz itzali makina Fax/I-fax funtzioa erabiltzen ari zaren bitartean. Ezinezkoa da I-fax edo fax dokumentuak bidaltzea edo jasotzea makina itzalita dagoenean. Ez itzali makina <Urruneko EIn gordetako datuen babeskopia egiten...> mezua agertzen bada ukipen-pantailan. Itzaliz gero, baliteke makinak gordetako datuen babeskopia ez egitea. Makina eskaneatzen edo inprimatzen dagoen bitartean itzaltzen bada, baliteke papera trabatzea. |
Makina Urruneko EItik itzal dezakezu. Makina itzaltzea/berrabiaraztea |
Baliteke makinak denbora apur bat behar izatea guztiz itzaltzeko. Ez kendu entxufea pantaila eta argiak itzali arte. Makina berrabiarazteko, itxaron gutxienez 10 segundo sistema itzali ondoren, eta gero berriz piztu. <Elikadura nagusiaren has. azkarraren ezarp.> gaituta dagoenean, itxaron gutxienez 20 segundo makina berrabiarazteko. <Elikadura nagusiaren has. azkarraren ezarp.> |