<Egoera-kud.> pantaila

<Egoera-kud.> hautatuz gero, dokumentuen egoera begiratzeko aukera ematen dizun pantaila bat bistaratuko da eta baita makinaren egoera (toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatea, etab.) eta makinaren IP helbidea bezalako sarearen ezarpenei buruzko informazioa ere.

<Errorearen informazioa/jakinarazpenak>

Gertatutako edozein erroreren xehetasunak bistaratzen ditu. Neurriak mezu bakoitzerako

<Gailuaren informazioa>

Makinaren egoera bistaratzen du, adibidez, gelditzen den papera edo tonerra.
<Paper-informazioa>
Paper-iturri bakoitzean papera kargatuta dagoen bistaratzen du.
<Kontsumig. informazioa>
Makinaren egoera begira dezakezu, adibidez, gelditzen den tonerra edo toner edukiontziaren edukiera.
<Inprimatze seguruaren mem.-erab.>
Babestutako dokumentu-datuak gordetzeko unean erabilitako memoria bistaratzen du. PIN bidez babestutako dokumentu bat inprimatzea (Inprimatze segurua)
<Bertsioaren informazioa>
Firmware bertsioaren informazioa bistaratzen du.
<Serie-zenbakia>
Serie-zenbakia bistaratzen du.

Kopiatutako, inprimatutako eta bidalitako/jasotako dokumentuen egoera eta egunkariak

Hautatutako elementuaren uneko egoera bistaratzen du. Adibide gisa, ondoren <Kopiatu/Inprimatu lana> pantaila agertzen da.

<Sare-informazioa>

Sarearen ezarpenak bistaratzen ditu, adibidez, makinaren IP helbidea edo hari gabeko LAN komunikazioen egoera bezalako hainbat egoera. Sare-ezarpenak ikustea

<Kendu Mem.-eusk.>

USB biltegiratze-gailu bat era seguruan kentzeko balio du. Makinara USB biltegiratze-gailu bat konektatuta dagoenean baino ez da bistaratzen. USB biltegiratze-gailua deskonektatzea
6J8C-02C