Tamaina ezberdinetako originalak elkarrekin kopiatzea (Tamaina ezberdinetako originalak)

Tamaina ezberdinetako originalak elikagailuan kokatu eta haiek elkarrekin eskaneatzeko aukera duzu. Honela ez duzu papera hautatu eta originala berriz kokatu behar izango.
Eskaneatzeko original-tamainen konbinazioak mugatuak dira. Konbinazio desegoki bat eskaneatzen saiatzen bazara, baliteke originalak kaltetzea edo papera trabatzea.
Ez kokatu elkarrekin pisu ezberdinetako paperak edo paper mota ezberdinak; bestela, baliteke originalak kaltetzea edo papera trabatzea.
Originalek altuera bera badute, batera kopiatu/eskaneatu daitezke, zabalera ezberdina badute ere, beheko irudian ikus daitekeen bezala. Lerrokatu tamaina bereko ertzak eta jarri elikagailuan.
Altuera bera baina zabalera ezberdina duten originaletarako
<Kopiatu>  <Beste ezar. batzuk>  <Tamaina desberdinetako jator.>  <Aktibatuta>
6J8C-047