Hautsaren kontrako beira garbitzea

Beira, elikagailua eta unitate nagusia garbitu ondoren izpi zuriak edo inprimatze-akatsak agertzen badira, baliteke hautsaren kontrako beira zikinduta egotea. Hala bada, jarraitu hurrengo prozedurari hautsaren kontrako beira garbitzeko.
1
Itzali makina eta atera energia-kablea korronte-entxufetik.
Makina itzaltzea
Itzali baino lehen, egiaztatu makinaren funtzionamendu-egoera. Makina itzal dezakezu eragiketa bat burutzen ari bada ere, baina baliteke eragiketa etetea edo datuak kaltetzea.
2
Ireki unitate nagusiaren aurrealdeko estalkia.
3
Atera makila garbitzailea.
Makila garbitzailea unitate nagusiaren aurrealdeko estalkian gordeta dago.
Mugitu makila garbitzailea eskuinetara eta ondoren gorantz ateratzeko.
4
Sartu makila garbitzailea zuloetan, haiek garbitzeko.
Sartu makila garbitzailea zuloan puntaren kuxina behera begira dagoela.
Sartu makila garbitzailea zuloaren behealdera iritsi arte, eta mugitu kontuz aurrera eta atzera.
Sartu makila garbitzailea lau zuloetan, haiek garbitzeko.
5
Garbitzen amaitu ondoren, kokatu makila bere jatorrizko lekuan.
Kokatu makila berriz unitate nagusiaren aurrealdeko estalkian punta ezkerretara duela.
6
Itxi unitate nagusiaren aurrealdeko estalkia.
7
Sartu entxufea korronte-entxufean eta piztu makina.
Makina piztea
6J8C-0A1