Makina aplikazioen bidez erabiltzea
Erabili aplikazioak makinarekin konektatutako gailu mugikorraren bidez inprimatzeko edo bestelako eragiketak egiteko. Hainbat aplikazio onartzen dira, Canonen aplikazio esklusiboak barne. Erabil itzazu modu egokian, zure gailuaren, aplikazioaren eta egoeraren arabera.
Canon PRINT Business erabiltzea
Aplikazio hau iOS/Android onartzen duten gailu mugikorren bidez inprimatzeko edo bestelako eragiketak egiteko erabiltzen da. Inprimatzeko, ez da beharrezkoa makinan eragiketarik burutzea. Sistema eragile bateragarriei, ezarpen metodo xeheei eta eragiketei buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi aplikazioaren Laguntza edo Canon webgunea (https://global.canon/gomp/).
|
|
|
Canon PRINT Business dohain deskarga dezakezu, baina Internet konexioa ordaindu beharko duzu.
|
Canon Print Service erabiliz inprimatzea
Android inprimatze-azpisistema onartzen duten aplikazioen menutik aise inprima dezakezu. Sistema eragile bateragarriei eta ezarpen eta prozedura xeheei buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi Canon webgunea (https://global.canon/gomp/).
Mopria®-k inprimatzen
Makina Mopria®-rekin erabili daiteke. Mopria® erabiltzen baduzu Androidekin erabili daitezkeen gailu mugikorrekin inprimatzeko aukera izango duzu ohiko jarduerak eta ezarpenak erabiliz, nahiz eta fabrikatzaileak eta ereduak ezberdinak izan. Adibidez, Mopria®-rekin erabili daitezkeen fabrikatzaile ezberdinek egindako inprimagailuak erabiltzen badituzu edo bisitatzen ari zaren toki batean dagoen Mopria®-rekin erabili daitekeen inprimagailu bat erabiltzen baduzu, fabrikatzaile edo eredu bakoitzerako esklusiboa den aplikazio bat instalatu gabe inprima dezakezu. Erabili daitezkeen eredu edo operazio eremuei buruzko informazio gehiago izateko, http://www.mopria.org ikusi.
Mopria® Settings berresten
Hasi saioa Remote UI (Urruneko EIan) administratzaile baimenekin (
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea)

[Settings/Registration]

[Network Settings]

[Mopria Settings]

[Edit]

Egiaztatu [Use Mopria] kontrol-laukia hautatuta dagoela

[OK]
Google Cloud Print erabiliz inprimatzea
Google Cloud Print onartzen duten aplikazioak eta zerbitzuak erabil ditzakezu ordenagailu edo gailu mugikor batetik inprimatzeko inprimagailuaren kontrolatzailerik erabili gabe.
Google Cloud Print erabiltzea