Lo modua jartzea

Lo modu funtzioak makinak erabilitako energia-kantitatea murrizten du eragiketa-panelerako energia-fluxua desgaituz. Denboraldi baterako makinan eragiketarik burutu behar ez bada, otorduan esaterako, sakatu  eragiketa-panelean energia aurrezteko.
Lo modua ezarrita dagoenean
Makina lo moduan jartzean,  hori-berdez argituko da.
Hurrengo egoeretan, makina ez da lo moduan jarriko
Makina funtzionamenduan dagoenean
Datuen adierazpena piztuta edo keinu egiten ari denean
Makinak doitzea edo garbiketa bezalako eragiketak burutzen ari denean
Papera trabatuta dagoenean
Menu-pantaila bistaratzen den bitartean
Pantailan errore-mezu bat bistaratzen den bitartean (Hainbat salbuespen dago. Batzutan makina lo moduan jartzen da errore mezu bat bistaratzen den bitartean).
Konexio zuzenerako SSID/sare-gakoaren pantaila bistaratzean
Ezarpenak inportatzen edo esportatzen ari direnean
Loaldi automatikoaren ezarpenaren balioa aldatzea
Loaldi automatikoaren ezarpenak makina automatikoki lo moduan jartzen du zehaztutako hainbat denboraz erabiltzen ez denean. Energia gehiago aurrezteko, jatorrizko ezarpenak erabiltzea gomendatzen dugu (<Tenporizadore-/Energia-ezarpenak>). Makina loaldi automatikoan sartu aurretik igaro behar den denbora aldatu nahi baduzu, jarraitu hurrengo prozedurari.
<Menua>  <Hobespenak> <Tenporizadore-/Energia-ezarpenak>  <Lo modu auto. iraupena>  Ezarri makina lo moduan jarri aurretik igaro behar den denbora  <Aplikatu>
Lo moduaren ezarpena zehaztutako ordura aldatzea
Makina zehaztutako orduan lo moduan jartzeko ezarpen bat konfiguratzeko aukera duzu. Halaber, makina zehaztutako orduan lo modutik irteteko ezarpen bat konfiguratzeko aukera duzu.
<Menua> <Hobespenak> <Tenporizadore-/Energia-ezarpenak> Hautatu <Akt. egun. tenp. lo modu aut.> edo <Lo modutik irteteko den.-ez.> Hautatu <Aktibat.> hemen: <Ezarri funtzio hori>, eta sartu ordua <Aplikatu>
Lo modua kentzea
 edo eragiketa-panelaren edozein tekla sakatu dezakezu lo modutik irteteko.
Halaber, pantaila ukitu dezakezu lo modua kentzeko.
6X92-02X