USB biltegiratze-gailu bat erabiltzea

USB memoria bat erabiltzerakoan, sartu hura makinaren USB atakan.
USB biltegiratze-gailu bat erabili baino lehen
USB memoria-gailuarekin bateragarriak diren formatuak FAT16 eta FAT32 dira.
Gailu eta erabilera hauek ez dira bateragarriak:
Segurtasun funtzioak instalatuta dituzten USB memoria-gailuak
USB estandarrak betetzen ez dituzten USB memoria-gailuak
USB bidez konektatutako memoria-txartel irakurgailuak
Luzapen-kableekin erabiltzen diren USB memoria-gailuak
USB nodo bat darabilten USB memoria-gailuak
USB memoria-gailuen tratamendua
Ziurtatu USB memoria-gailuaren orientazioa zuzena dela hau sartu baino lehen. Orientazio okerrean sartzen saiatzen bazara, memoria-gailua edo makina kaltetu daitezke.
Ez kendu, astindu edo beste era batean mugitu USB memoria-gailua datuak inportatzen edo esportatzen ari diren bitartean. Halaber, ez itzali makina prozesatzen ari den bitartean.
Ezingo dituzu datuak ondo gorde zenbait USB memoria-gailutan.

USB memoria-gailua deskonektatzea

Erabili beti prozedura hau USB memoria-gailuak kentzerakoan. USB memoria-gailuak kentzeko beste metodoren bat erabiltzen baduzu, makina edo gailua kaltetu daiteke.
1
Hautatu <Egoera-kud.>.
2
Hautatu <Kendu Mem.-eusk.>.
Itxaron <Memoria-euskarria seguru ken daiteke.> mezua agertu arte.
3
Deskonektatu USB memoria-gailua.
6X92-02Y