Kanpoaldea garbitzea

Garbitu sarritan makinaren kanpoaldea, aireztatzeko erretenen inguruan batez ere, makinaren egoera ona mantentzeko.
1
Itzali makina eta desentxufatu.
Makina itzaltzerakoan, inprimatzeko zain dauden datuak ezabatuko dira.
2
Garbitu makinaren kanpoaldea eta aireztatzeko erretenak.
Erabili trapu leun bat, ondo xukatua, urez edo uretan disolbatutako detergente arin batez hezetua.
Aireztatzeko erretenak aurkitzeko, ikusi Aurreko aldea.
3
Itxaron makinaren kanpoaldea guztiz lehortu arte.
4
Birkonektatu energia-kablea eta piztu makina.
6X92-063