Sare batera konektatzeko itxaron-denbora ezartzea

Sare bat hainbat kommutazio nodo edo zubi duen konektibitate erredundantea izateko diseinatuta badago, pakete-bihurguneak ekiditeko mekanismo bat izan behar du. Konponbide eraginkorra kommutazio-ataka bakoitzaren rola zehaztea da. Hala ere, baliteke komunikazioa hainbat segundoz etetea sare-gailuak konektatzeko era aldatu ondoren, edo gailu berri bat gehitzen baduzu. Arazo mota hau gertatuz gero, ezarri sarera konektatzeko itxaron-denbora.
1
Hautatu <Menua> Etxea pantailan. Etxea pantaila
2
Hautatu <Hobespenak>  <Sarea>.
Saioa hasteko pantaila agertzen bada, sartu ID eta PIN zuzenak. Makinan saioa hastea
3
Hautatu <Abioko konex. itxaron-den.>.
4
Sartu sarearekin komunikazioa hasteko beharrezko itxaron-denbora eta hautatu <Aplikatu>.
6X92-012