Erabiltzaileen informazioa gailu lokalean gordetzea

 
Autentifikazio pertsonala kudeatzeko, lehenbizi erabiltzaileen informazioa makinaren datu-basean gorde behar duzu.
1
Hasi Urruneko EIa. Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) orria
3
Sakatu [User Management]  [Authentication Management].
“Administratzaile” desgaitzea
“Administratzaile” gordeta dago administratzaile-izen (erabiltzaile-izen) lehenetsi gisa. Erabiltzaile hori ezin da ezabatu, baina desgaitu daiteke “administratzaile” pribilegioak dituen erabiltzaile bat gehitu ondoren. Administratzaile gisa saioa hastea
4
Sakatu [Add User].
Erabiltzaileen informazioa editatzea
Sakatu [Edit] nahi duzun erabiltzailearen informazioa editatzeko, egin beharrezko aldaketak eta sakatu [Update].
Erabiltzaileen informazioa ezabatzea
Hautatu ezabatu nahi duzun erabiltzailearen informazioaren kontrol-koadroa eta sakatu [Delete]  [OK].
5
Sartu beharrezko informazioa.
[User Name:] / [Password:] / [Confirm:]
Sartu erabiltzaile-izena eta pasahitza. Berresteko, sartu berriz pasahitz bera [Confirm:]-n. Byte bakarreko edo byte bikoitzeko karaktereak erabil daitezke erabiltzaile-izenean.
[Displayed As:]
Sartu erabiltzailearen izena. Bistaratze-izena erabiltzaile izen gisa bistaratzen da inprimatzea beharturik eteten denea, eta bidaltzailearen izen gisa erabiltzen da posta elektroniko bat bidaltzen denean.
[E-Mail Address:]
Sartu erabiltzailea gailuetan, adibidez ordenagailuetan, erabiltzen ari den helbide elektronikoa. Dokumentu eskaneatuak bidaltzean, helbide hori eta bidaltzailearen izena bistaratuko dira. Helbide hori dokumentuak <Bidali niri> erabiliz bidaltzean ere erabiliko da.
I-fax bat bidaltzean, bertan gordetako helbide elektronikoa bistaratuko da gailu hartzaileko bidaltzailearen lerroan.
Erabiltzaile orokorrek ere beren pasahitza eta PINa alda dezakete.
[Allow e-mail address settings] kontrol-koadroa hautatzean, erabiltzaile orokorrek helbide elektronikoak adieraz ditzakete. Erabiltzaileek saioa hasteko metodoak eta autentifikazioa egiteko gailuak konfiguratzea
Honako datu hauek ikono-irudi gisa inporta daitezke.
Fitxategi-luzapena: .jpg, .jpeg, edo .png
Inportatutako irudia 54 pixel x 54 pixel edo handiagoa bada, irudiaren tamaina aldatuko da.
Tamaina aldatzean formatu-ratioa gordeko da. Atzealdeko kolorea ere eremu zurietan aplikatuko da inportatutako irudia laukia ez bada.
6
Adierazi beharrezkoak diren beste ezarpenak.
[E-Mail Address:]
[Settings/Registration] [Network Settings] [Google Cloud Print Settings] gaituta badago, Google Cloud Print helbide elektronikoa adierz daiteke Google Cloud Print teknologiarekin lotzeko.
[Department ID:]
Sail-IDak kudeatzean, [Department ID Settings...] sakatu behar duzu eta zerrendatik Sail-IDa hautatu behar duzu erabiltzaile bat hautatzeko. Lehenbizi, gorde beharrezkoak diren Sail-IDak [Register New Department...]-eko zerrendan. Ondoren bertan zehazten duzun Sail-IDa ezabatzen bada, egiaztatu ezarpen hori aldatzen duzula. Sail IDen kudeaketa-ezarpenak konfiguratzea
[Select Role to Set:]
Honako erabiltzaile-pribilegioak (rolak) hauta daitezke. Adierazi ezarpenak hemen ere administratzaile bat gehitzen duzunean. Erabilgarri dauden ezarpen-elementuak pribilegioen arabera aldatuko dira (Ezarpenak/Gordetzea). Horrez gain, rolak ere sor ditzakezu. ACCESS MANAGEMENT SYSTEM erabiltzea
[Administrator]
Eragiketa guztiak baimentzen ditu makinaren administratzaile gisa.
[GeneralUser]
Erabiltzaile orokorraren pribilegioak baimentzen ditu.
[DeviceAdmin]
Erabiltzaile orokorrek egin ditzaketen operazioak baimentzen ditu, baita funtzio orokorren ezarpenak aldatzeko gaitasuna ere, esate baterako kopiatzea, inprimatzea, bidaltzea eta jasotzea.
[NetworkAdmin]
Erabiltzaile orokorrek egin ditzaketen operazioak baimentzen ditu, baita sareko ezarpenak aldatzeko gaitasuna ere.
[Set expiration for the user account]
Kontuaren baliotasun epe jakin bat zehaztean, hautatu kontrol-koadroa eta sartu balio bat [Expiration]-rako.
[Disable the user account]
Hautatu kontrol-koadroa kontua aldi baterako desgaitzeko.
[User Group Association]
Erabiltzailea talde batean sartu nahi duzunean, hautatu gordeta dagoen erabiltzaile bat zerrendan eta sakatu [Add]. Ezarpen hau ez da bistaratuko Sail-IDak erabiltzaile-talde gisa erabiltzean. Erabiltzaileek saioa hasteko metodoak eta autentifikazioa egiteko gailuak konfiguratzea
7
Sakatu [Add].
Ezarpenak aginte-panelaren bidez konfiguratzea
Hauek sakatuz   <Kudeaketa-ezarpenak>  <Erabiltzaile-kudeaketa>  <Autentifikazio-kudeaketa>  <Gorde/Editatu erabiltzaile autentifikatua> erabiltzaileen informazioa gorde dezakezu. <Gorde/Editatu erabiltzaile autentifikatua>
Erabiltzaile-taldeak sortzea
Helbide-liburuko helbide-zerrendak erabiltzaile-talde batean gordeta dauden erabiltzaileen artean parteka daitezke. Erabiltzaile-taldeak gordetzea
AHOLKUAK
Gorde gabeko Sail-IDak bilatzea
4. urratsean bistaratutako orrian [Check Unregistered Department ID...] sakatuz gero, makinan gorde gabeko Sail-IDak aurki ditzakezu erabiltzaileei egokitutako Sail-IDak eta makinan gordetako Sail-IDak alderatuz.
Sail-IDentzako ezarpen sortak
4. urratsean bistaratutako orrian [Batch Settings for Department ID...] sakatuz gero, sail baterako ID berria sor dezakezu eta erabiltzaile guztientzako ezarpenak aplikatu.
Erabiltzaile-izen bat zazpi digitu edo gutxiagoko zenbakiz osatuta badago, zenbaki bera emango zaio Sail-IDaren erabiltzaileari. Erabiltzaile beraren pasahitza zazpi digitu edo gutxiagoko zenbakia bada, Sail-ID horren PIN gisa ere ezarriko da.
Erabiltzaile-izenak eta pasahitzak ez badituzte baldintza horiek betetzen, Sail-IDa automatikoki egokituko da 0000001 zenbakitik abiatuta, eta 0 (huts) izango da PINa.
Sail-IDa erabiltzaile-izen gisa gordetzea
4. urratseko orrian [Add User Using Department ID...] sakatzen baduzu, erabiltzaile berri bat erregistratuko da Sail-IDaren izen berarekin. Teklatu bidezko autentifikazioa erabiltzen denean, autentifikazioa soilik tekla numerikoak erabiliz egin daiteke.

Google Cloud Print-eko helbide elektronikoak erabiltzaileekin lotzea CSV fitxategi bat erabiliz

1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa). Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) orria
3
Sakatu [User Management]  [Authentication Management]  [Google Cloud Print Settings].
4
Sakatu [Start Export].
Google Cloud Print-eko helbide elektronikorik gordeta ez badago erabiltzaileen informazioan, sakatu [Start Export] Google Cloud Print-eko helbide elektroniko bat eta [Add Association...]-tik erabiltzaile-izen bat gehitu ondoren.
5
Sartu erabiltzaile-izena exportatutako CSV fitxategiko “gcp_uid” zutabean eta lotu nahi duzun Google Cloud Print-eko helbide elektronikoa “gmail_address” zutabean.
6
Adierazi fitxategia 5. urratsean eta sakatu [Import...].
6W1X-08S