Papera kargatzeko oinarrizko metodoa

Atal honetan maiz erabiltzen duzun papera kargatzeko metodoa deskribatzen da, esate baterako paper soila edo birziklatua. Kargatu normalean paper-tiraderan erabiltzen duzun papera. Erabili erabilera anitzeko erretilua paper-tiraderan kargatuta ez dagoen paper-tamaina edo -mota batean aldi batez erabili nahi duzunean.
Aukerako Cassette Feeding Unit-AW-erako, jarraitu paper-tiraderaren prozedurari papera kargatzeko.

Papera paper-tiraderan kargatzea

1
Eutsi paper-tiraderaren kirtena eta erakarri gelditzen den arte.
1. paper-tiradera
2. paper-tiradera
2
Doitu paper-giden kokapena.
Lerrokatu ezkerreko eta aurreko gidak kargatuko duzun paperaren tamaina-adierazleekin gida bakoitza irristatuz horien goiko aldean presioa egiten duzun bitartean.
1. paper-tiradera
2. paper-tiradera
Mugitu gidak haien kokalekuan klik egiten duten arte. Ezkerreko gida eta aurrealdeko gida behar bezala lerrokatuta ez badaude, paper-tamaina ez da behar bezala agertuko ukipen-pantailan. Halaber, gidak ondo doitzea beharrezkoa da, papera trabatzea, inprimatze-emaitza ilunak edota makinaren barrualdea zikintzea saihesteko.
Paperaren tamainaren indikatzaileak
Paper kaxoian agertzen diren paper tamaina indikatzaileetako laburdurek paper tamainak horrela adierazten dute:
LGL: Legal
LTR: Letter
EXEC: Executive
STMT: Statement
Kontutan hartu paper tamainaren indikatzaileek makina honetan erabili ezin diren paper tamainak izan ditzaketela. Erabili daitezkeen paper tamainei buruzko informazioa ikusteko, ikusi Erabil daitekeen papera.
3
Papera prestatu.
Haizea eman paper-pilari eta lerrokatu ertzak gainazal lau baten kontra arin joz.
Haizea eman paper-pilaren lau aldeetan.
Ziurtatu paperen artean aire nahikoa dagoela.
4
Kargatu papera.
Ziurtatu paper-tiraderaren paper-tamainaren ezarpena paper-tiraderan kargatu beharreko tamainarekin bat datorrela.
Kargatu paper-pila inprimatzeko aldea ahoz gora duela eta paper-tiraderaren aldeko paretaren kontra.
1. paper-tiradera
2. paper-tiradera
Papera kargatzean, ez gainditu gehienezko kargaren lerroa
Ziurtatu paper-pilak ez duela gehienezko kargaren lerroa gainditzen. Paper gehiegi kargatzeak papera trabatzea eragin dezake.
Papera (gutun-azalak izan ezik):
Gutun-azalak:
Logotipo bat duen papera erabiltzen baduzu, kontuz honen orientazioarekin paper-iturrian kargatzerakoan. Aurretik inprimatutako papera kargatzea
Gutun-azalak kokatzerakoan, kontuz hauek sartu baino lehen orientazioarekin eta prestaketekin. Gutun-azalak kargatzea
Paper-iturri bakoitzean kargatu daitekeen papera ezagutzeko, ikusi Erabil daitekeen papera.
Paper-paketean paperaren zein alde kargatu behar den inguruko argibideak badaude, jarraitu argibide horiei.
Baliteke papera gainjartzea sartzerakoan edo papera trabatzea, paperaren moztutako gainazalaren arabera. Baliteke moztutako gainazalaren efektua murriztea paperaren orientazioa aldatuz eta hura berriz kargatuz.
Papera agortzen bada eta inprimatzea gelditzen bada, kargatu paper-pila berri bat. Inprimatzea paper-pila berria kargatzean berrabiaraziko da.
5
Sartu kontuz paper-tiradera makinan.
Paper-tamaina eta mota aldatzean
Makinan paper mota ezberdin bat kargatuz gero, aldatu ezarpenak. Ez badituzu ezarpenak aldatzen, makinak ezingo du behar bezala inprimatu. Paper-tiraderaren paper-tamaina eta mota zehaztea
Paper tamaina aldatzerakoan, aldatu paper tamainaren etiketa behar den moduan (Dagokion paper-tamainaren etiketa eranstea). Kontutan hartu paper tamainaren etiketak makina honetan erabili ezin diren paper tamainak izan ditzakeela.

Papera erabilera anitzeko erretiluan kargatzea

1
Ireki erabilera anitzeko erretilua.
Atera erretiluaren luzapena tamaina handiko papera kargatzeko.
2
Banandu paper-gidak.
Mugitu paper-gidak kanporantz paperaren benetako zabalera baino kanporago egon daitezen.
3
Papera prestatu.
Haizea eman paper-pilari eta lerrokatu ertzak gainazal lau baten kontra arin joz.
Haizea eman paper-pilaren lau aldeetan.
Ziurtatu paperen artean aire nahikoa dagoela.
Gardenkiak erabiltzen dituzunean batez ere, banatu guztiz elkarrengandik kargatu baino lehen.
4
Sartu papera erabilera anitzeko erretiluan papera gelditzen den arte.
Kargatu papera inprimatzeko aldea behera begira dagoela.
Papera guztiz sartu denean, paper-tamaina eta mota zehazteko pantaila agertuko da.
Papera kargatzean, ez gainditu gehienezko kargaren lerroa
Ziurtatu paper-pilak ez duela gehienezko kargaren lerroa gainditzen (). Paper gehiegi kargatzeak papera trabatzea eragin dezake.
Logotipo bat duten gutun-azalak edo papera erabiltzen badituzu, kontuz hauen orientazioarekin paper-iturrian kargatzerakoan.
Gutun-azalak kargatzea
Aurretik inprimatutako papera kargatzea
Aldi berean kargatu daitekeen orri kopurua paper-motaren araberakoa da. Xehetasun gehiagorako, ikusi Erabil daitekeen papera.
5
Lerrokatu paper-gidak paperaren ertzen kontra.
Mugitu paper-gidak barrurantz originalaren ertzen kontra lerrokatuta gelditzen diren arte.
6
Egiaztatu paper-tamaina eta mota, eta sakatu <OK>.
Tamaina libreko papera kargatuz gero, edo bistaratutako tamaina edo mota kargatutako paperarenarekin bat ez badator, ikusi Erabilera anitzeko erretiluaren paper-tamaina eta mota zehaztea.
Inprimatutako paperaren atzealdean inprimatzea (2 aldetako orri baten 2. aldea)
Inprimatutako paperaren atzealdean inprimatzeko aukera duzu. Lautu inprimatutako paperaren edozein kiribil eta sartu papera erabilera anitzeko erretiluan, inprimatzeko aldea behera begira duela (aurretik inprimatutako aldea gora begira). Ondoren, sakatu <2 aldeko orr. 2. aldea> pantailan paper mota hautatzeko.
Makina honekin inprimatutako papera baino ezin duzu erabili.
Gardenkiak kargatzea
Elikatze anitza edo paper-trabaketa geratuz gero, kargatu bakarrik gardenki-orri bat aldi bakoitzean.
Gardenkiak paper-tiraderetan edo erabilera anitzeko erretiluan kargatuta utziz gero, baliteke orriak elkarri itsastea edo papera trabatzea. Inprimatzen amaitzean, gorde gelditzen diren gardenkiak bere pakete originalean eta ez biltegiratu tenperatura altua edo hezetasun handia duten tokietan.
836X-00S