AirPrint erabiliz faxak bidaltzea

Faxak Mac ordenagailu batetik bidaltzeko aukera izango duzu, ia Mac ordenagailu batetik inprimatzen duzun modu berean.
Sistemaren eskakizunak
AirPrint erabiliz faxak bidaltzeko, OS X 10.9 edo ondorengoa instalatuta duen Mac bat behar duzu.
Sare-ingurunea
Ondorengo inguruneetako bat behar da.
Makina eta Apple gailu bat LAN berera konektatuta dauden ingurune bat.
Mac bat makinara USB bidez konektatuta dagoen ingurune bat.
Firmwarea eguneratzea beharrezkoa izan liteke faxak bidaltzeko. Firmwarea eguneratzea

Mac ordenagailu batetik faxak bidaltzea

1
Ziurtatu makina piztuta eta Mac ordenagailuarekin konektatuta dagoela.
Hau nola egiaztatzen den jakiteko, ikusi Sare-ingurunea konfiguratzea.
2
Zure Mac gailutik, gehitu makina [System Preferences]  [Printers & Scanners]-en.
Makina jadanik eskaneatzeko edo faxak bidaltzeko gehituta badago, ez dago ekintza hau egin beharrik.
3
Ireki dokumentu bat aplikazio batean eta bistaratu inprimatzeko elkarrizketa-koadroa.
Inprimatzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzeko modua desberdina da aplikazioaren arabera. Informazio gehiagorako, ikusi erabiltzen ari zaren aplikazioaren eskuliburua.
4
Hautatu makina hau inprimatzeko elkarrizketa-koadroan.
Mac ordenagailura gehitutako inprimagailuak bistaratuko dira. Hautatu makinaren fax-kontrolatzailea urrats honetan.
5
Zehaztu helmuga.
6
Sakatu [Fax].
Fax bidalketa hasiko da.
836X-0AW