Kontrolatzaileak instalatzea

Instalatu zure ordenagailuan inprimagailuaren kontrolatzailea, faxaren kontrolatzailea eta sistemaren beste aukera batzuen kontrolatzaileak, baita horiekin lotutako softwareak ere.
1
Prestatu instalatu baino lehen.
Hornitu unitate nagusia aukerako tresneriarekin (Aukerako tresna).
Instalatu kontrolatzaileak eta softwarea datorren CD/DVD-ROMetik edo deskarga itzazu zure herrialde/eskualdeko Canon webgunetik behean adierazitako URLaren bidez.
(https://global.canon/en/support/)
Kontrolatzaile eta softwarearen bertsio berriak eskuragarri daudenean Canonen webgunera igotzen dira. Beharrezkoa izanez gero, deskarga itzazu zure makinaren jarduera-ingurunea egiaztatu ondoren.
Baliteke kontrolatzaileen eta softwarearen funtzio batzuk eskuragarri ez egotea makinaren modeloa edo jarduera-ingurunearen arabera.
Baliteke kontrolatzaile batzuk erabiltzen ari zaren sistema eragilearekin bateragarriak ez izatea. Egiaztatu kontrolatzaileen bateragarritasuna Canon webguneko sistema eragileen azken bertsioekin.
2
Instalatu kontrolatzaileak.
Instalatzeari buruzko xehetasunetarako, ikusi erabili behar dituzun kontrolatzaileen eta softwarearen gidaliburuak.
IP helbide nagusiaren bidezko komunikazioa ez badago baimenduta <Suebakiaren ezarpenak>-en, ezingo duzu kontrolatzailea instalatu. Informazio gehiagorako, ikusi IP helbideak zehaztea suebakiaren ezarpenetan.
Kontrolatzailea instalatu ondoren, IP helbide nagusiaren bidezko komunikazioa ez badago baimenduta <Suebakiaren ezarpenak>en, ezingo duzu ordenagailu horretatik inprimatu edo faxik bidali.
836X-04A