Karpeta pertsonalak konfiguratzea

Karpeta pertsonala autentifikazio pertsonala erabiliz saioa hasi duen erabiltzaile batek erabil dezakeen karpeta bat da. Karpeta partekatuak eta fitxategi-zerbitzariak karpeta pertsonal gisa adieraz eta erabil daitezke.
Administrator pribilegioak dituen administratzaile batek karpeta pertsonalak zehazteko metodoa hauta dezake. Erabiltzaileek karpeta pertsonalak adieraz ditzakete administratzaileak ezarri duen ezarpenaren arabera.
Karpeta pertsonala orri hauetan partekatuko da.
<Eskaneatu eta bidali>
<Sarea>-ko <Eskaneatu eta gorde>
<Sarea>-ko <Gordetako fitxategiak>
Karpetak sortzea erabiltzaileek zehaztutako edozein kokalekutan
Erabiltzaileek nahi duten kokalekuan sor dezakete karpeta pertsonal bat. Horrek ahalbidetzen du erabiltzaile bakoitzak kokaleku ezagun batean dagoen karpeta batera dokumentuak bidaltzea.
Karpetak sortzea administratzaileak adierazitako karpeta nagusi batean
Erabiltzaile-izen bakoitzarentzako karpeta bat sortzen da administratzaileak adierazitako karpeta nagusi batean. Karpeta pertsonalak kudeatzea errazagoa da guztiak kokaleku berean gordetzen direlako. Windows (SMB) karpeta partekatu bat edo WebDAV zerbitzari bat ezar daiteke.
Karpeta nagusia WebDAV zerbitzarian ezartzen baduzu, aurretik prestatu behar dira erabiltzaile guztientzako karpetak.
Karpetak sortzea zerbitzariak adierazitako kokaleku batean
Karpeta pertsonalak zehazten dira autentifikazio-zerbitzari batean erregistratuta dagoen karpena baten informazioaren arabera, adibidez, homeDirectory atributua Windows-eko Direktorio Aktiboa. Soilik Windows (SMB) karpeta partekatu bat zehatz daiteke.

Karpeta pertsonalen kokalekua nola adierazi ezartzea

1
Sakatu  (Ezarp./Gorde).
2
Sakatu <Funtzio-ezarpenak>  <Bidali>  <Ezarpen komunak>  <Karpeta pertsonalaren zehaztatze-metodoa>.
Ezarpen hau eta hurrengoa berdinak dira. Ezarpenak kokaleku ezberdinetan daude, baina funtzio berbera daukate.
 (Ezarp./Gorde) <Funtzio-ezarpenak> <Gorde/Atzitu fitxategiak> <Sare-ezarpenak> <Karpeta pertsonalaren zehaztatze-metodoa>
3
Hautatu nola adierazi karpeta pertsonalen kokalekua.
Karpetak sortzea erabiltzaileek adierazten duten edozein kokalekutan
Sakatu <Gorde erabiltzaile bakoitzarentzat>  <Ados>. Erabiltzaile bakoitzak adieraz dezake karpeta pertsonalaren kokalekua.
Karpetak sortzea administratzaileak adierazitako karpeta nagusi batean
1
Sakatu <Hasierako karpeta>  <Ezarri>.
2
Hautatu karpeta nagusia eta sakatu <Ados>.
<Protokoloa>
Hautatu karpeta pertsonaletan sartzeko protokoloa.
<Ostalari-izena>
Sartu karpeta nagusia sortu nahi duzun ordenagailuaren host-izena edo IP helbidea.
<Karpetaren bide-izena>
Sartu karpeta nagusiak duen karpeta-bidea. Adibidez, sartu “users\public\share” C: kontrolatzaileko “Public” karpetako “share” izeneko azpikarpetan sortutako karpeta nagusi baterako (path: "C:\users\public\share").
Beharbada ezin izango duzu bidea adierazi karpeta maila gehiegi badaude.
3
Hautatu erabiliko den autentifikazio-informazioa eta sakatu <Ados>.
Karpeta pertsonalerako beste erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat erabiltzeko, sakatu <Erabili erab. autentif.-info.> kontrol-marka ipintzeko. Kendu kontrol-marka saioa hasteko erabiltzen den erabiltzaile-izen eta pasahitz berbera erabiltzeko. Elementu honetan kontrol-marka jarriz gero, erabiltzaile bakoitzarentzat erabiltzaile-izen eta pasahitz bat gorde behar da.
Karpeta bat sortuko da karpeta nagusian, honako izen hauekin.
<Erabili erab. autentif.-info.>-n kontrol-marka ipintzen bada: erabiltzaileak adieraziko du erabiltzaile-izena
<Erabili erab. autentif.-info.>-n ez bada kontrol-markarik ipintzen: saioa hasteko erabiltzen den erabiltzaile-izena
Karpetak sortzea zerbitzariak adierazitako kokaleku batean
1
Sakatu <Erabili saioa hasteko zbtz.>.
2
Hautatu erabiliko den autentifikazio-informazioa eta sakatu <Ados>.
Karpeta pertsonalerako beste erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat erabiltzeko, sakatu <Erabili erab. autentif.-info.> kontrol-marka ipintzeko. Kendu kontrol-marka saioa hasteko erabiltzen den erabiltzaile-izen eta pasahitz berbera erabiltzeko. Elementu honetan kontrol-marka jarriz gero, erabiltzaile bakoitzarentzat erabiltzaile-izen eta pasahitz bat gorde behar da.
Karpeta pertsonal batera sartzeko beharrezkoa den autentifikazio-informazioa (erabiltzaile-izena eta pasahitza) ezin da Direktorio Aktibotik eskuratu. <Erabili erab. autentif.-info.> hautatzen bada, makinan teklatu bidezko autentifikazioarekin saioa hasteko erabiltzaile-izena eta pasahitza karpeta pertsonal batera sartzeko autentifikazio-informazio gisa erregistratuta daude.
Beharrezkoa da funtzio hori onartzen duen saio-hasiera zerbitzu bat erabiltzea. Informazio gehiago jasotzeko, kontsultatu banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Erabiltzaile-autentifikazioa erabiltzen ari bazara, konfiguratu karpeta bat “homeDir”, katalogo aktiboan erabiltzaile atributu bat dena, formatu hau erabiliz "\\host-izena \karpetaren bidea".
Erabiltzaile bakoitzarentzako karpeta pertsonal bat eta autentifikazio-informazioa gordetzea
<Karpeta pertsonalaren zehaztatze-metodoa>-rako <Gorde erabiltzaile bakoitzarentzat> ezarrita badago, gorde hauetako bat erabiltzaile bakoitzarentzako karpeta pertsonal bezala. Gordetako ezarpenak berdinak dira eta karpeta pertsonal berdina gordeko da, ezarpena non dagoen konfiguratuta gorabehera.
<Eskaneatu eta bidali>    <Gorde/Editatu erabiltzaile bakoitzaren informazioa> <Karpeta pertsonala>
<Eskaneatu eta gorde> <Sarea>    <Gorde/Editatu erabiltzaile bakoitzaren informazioa> <Karpeta pertsonala>
<Gordetako fitxategiak> <Sarea>    <Gorde/Editatu erabiltzaile bakoitzaren informazioa> <Karpeta pertsonala>
7RYJ-08S