Originalak WSD bidez eskaneatzea (WSD eskaneatzea)

Atal honetan originalak ordenagailutik WSD bidez nola eskaneatu azaltzen da.
Erabilgarri dagoen eskaneatze-tamaina A4 (LTR) da. Kontuan izan A4(LTR) baino handiagoa den original bat kokatu arren, soilik A4(LTR) tamaina eskaneatuko dela.
Kontrol-panelean
1
Kokatu originala. Originalak kokatzea
2
Sakatu <WSD eskaneatzea>. <Etxea> pantaila
3
Sakatu <Baimendu urr. eskanerra.>.
Orain ordenagailutik eskaneatzeko prest zaude.
Ordenagailu batetik
4
Sakatu [Hasi] [Windows osagarriak]  [Windows-en faxa eta eskanerra].
5
Sakatu [Eskaneatu].
6
Sakatu [Eskaneatu zerbait].
[Hautatu gailua] elkarrizketa-koadroa agertzen denean, hautatu makina eta sakatu [Ados].
7
[Iturburua] goitibeherako zerrendan, hautatu originalaren kokapena.
Originala beiran jarri baduzu, hautatu [Zapala]. Elikagailuan jarri baduzu, hautatu [Elikagailua (eskaneatu alde bakarra)].
8
Zehaztu eskaneatze-ezarpenak behar bezala.
[Profila] goitibeherako zerrendan original mota hautatzeak aukera ematen dizu ezarpenak doitzeko irudiaren kalitatea ezin hobea izan dadin. Gehienbat testua duten originalentzako, hautatu [Dokumentua]. Argazkiak baino ez dituzten originalentzako, hautatu [Argazkia (lehenetsia)].
[Fitxategi mota] goitibeherako zerrendan, hautatu gordeko den original eskaneatuaren irudiak izango duen fitxategi-formatua.
Irudi eskaneatua zehaztutako ezarpenekin nola geratuko den ikusteko, sakatu [Aurrebista].
9
Sakatu [Eskaneatu].
Originalaren eskaneatzea abian da.
Eskaneatzea burutzean, eskaneatutako dokumentua [Windows-en faxa eta eskanerra] pantailako fitxategi-zerrendan bistaratuko da eta [Dokumentuak]-(e)ko [Eskaneatutako dokumentuak] karpetan gordeko da.
Maiz erabilitako eskaneatze-ezarpenak erregistratzea
Eskaneatzeko beti ezarpen berak erabiltzen badituzu, jarraitu ondorengo prozedurei ezarpen horiek erregistratzeko. Honela, erraz eta eroso berreskuratu ahal izango dituzu eskaneatzean.
Hautatu [Gehitu profila] [Profila] goitibeherako zerrendan  Zehaztu erregistratu nahi dituzun eskaneatze-ezarpenak  Sartu izen bat [Profilaren izena] testu-laukian  Sakatu [Gorde profila].
Dokumentua ordenagailu batera bidaltzea WSD bidez
Halaber, dokumentu eskaneatuak WSDrekin bateragarriak diren sareko ordenagailuetara bidaltzeko aukera duzu. Kasu horretan, sakatu <WSD eskaneatzea>  hautatu zein ordenagailutara bidali nahi duzun  <Gaitu>-(e)ra. [Windows-en faxa eta eskanerra] pantaila eta karpeta ordenagailuan irekiko dira, eta eskaneatutako dokumentua bistaratuko da.
40 helmuga-ordenagailu adieraz daitezke gehienez.
7S0C-07A