<Doitu irudiaren kalitatea>

Atal honetan deskribatzen da nola doitu irudi-kalitatea kopiatzeko eta inprimatzeko.
<Doitu auto. mailaketa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Inprimatzearen gradazioa jatorrizko dokumentuaren aldean oso ezberdina bada, zuzenketa honek inprimatzea doituko du jatorrizko dokumentuaren antz handiagoa izan dezan. Mailaketa doitzea
<Zuzendu dentsitatea>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Inprimatutako kopien eta originalaren dentsitatearen artean alde handia badago, honek eskaneatze-dentsitatea egokitzen du originalaren antza handiagoa izateko. Dentsitatea doitzea
<Zuzendu auto. kolore-aldaketa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Inprimatzearen koloreak agortu edo lausotzen badira, baliteke koloreen arteko ezberdintasunak egotea (koloreen erregistro okerra). Zuzenketa horri esker, koloreek ezberdintasunik ez izateko doitzen du inprimatzea. Koloreen arteko ezberdintasunak zuzentzea
<Kalibrazio oso automatikoaren ezarpenak>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Makinak doikuntza automatikoa (kalibrazioa) burutzen du koloreek ezberdintasunik ez izateko eta originalaren koloreen intentsitatea mantentzen dela bermatzeko. Kalibrazioaren denbora eta maiztasuna ezar ditzakezu. Koloreen erregistroa eta Koloreen intentsitatea automatikoki doitzea
<Koloretako inprimatzearen intentsitate-ezarp.>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Ezarpen honek koloreak aseago bilakatzeko aukera ematen dizu kolorez inprimatzean. Koloreak garbiagoak bilakatzea
<Doitu zooma modu finean>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Kopiatutako irudiaren tamaina jatorrizko dokumentuaren tamainaren aldean oso ezberdina bada, doikuntza zehatza gauzatuko da inprimatutako tamainak jatorrizkoaren tamainaren antz handiagoa izan dezan. Irudiaren tamaina doitzea
<Doitu koloretan inprimatzeko erabiltzen den toner-bol.>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>
Kolorez inprimatzean erabiliko den toner-kantitatea doituz, baliteke marra eta irregulartasunen moduko arazoak murriztea. Kolorez inprimatzerakoan erabiltzen den tonerra murriztea
<Ur-tanten eredua prebenitzeko modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
<Ur-tanten eredua prebenitzeko modua> ezar dezakezu irudi orbandunak, adabaki zuriak, marrak eta abar agertzen direnean tonu erdiak dituzten bi aldeetatik inprimatutako lanetan. Tenperatura baxuko ingurunean makina piztu eta berehala, inprimatzearen tonu erdiko erreprodukzioa originalarekiko nahiko ezberdina bada, ezarri modu hau <Bai> aukeran.
<Doitu finkatze-tenperatura>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Finkatze-unitatearen tenperatura desegokia dela eta sortzen diren irudi-kalitatearen arazoak murriztu ditzakezu finkatze-tenperatura doituz.
<Okerdura prebenitzeko modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
<Okerdura prebenitzeko modua> ezar dezakezu paperaren amaieran beroaren eta inprimatzerakoan finkatze-unitateak eragiten duen presioaren ondorioz sortzen diren tolesak murrizteko.
<Papera askatzea saihesteko modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Baliteke inprimatzerakoan papera behar bezala ez kargatzea edo inprimatze-kalitatea murriztea erabilera-ingurunearen arabera.
<Garbitu automatikoki 2. mailako transf.-zilindroa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Bigarren mailako transferentzia-zilindroa tamaina librearekin zehaztutako lana inprimatu ondoren garbitzen da. Ezarri hau paperaren atzealdea zikina dagoenean.
<Marra zuriak saihesteko modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Baliteke inprimatutako irudian marra zuriak agertzea. Baliteke ezarpen honi esker arazoa konpontzea.
<Zuzendu finkatzea paper soila erabiltzean>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Baliteke inprimatutako irudian orbanak agertzea paper-mota eta erabilera-ingurunearen arabera. Baliteke ezarpen honi esker arazoa konpontzea.
<Zuzendu atze-ertzeko finkatzea paper soila erabiltzean>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Baliteke inprimatutako irudien amaierako koloreak ilunagoak izatea tonerra behar bezain finko ez dagoelako. Baliteke ezarpen honi esker arazoa konpontzea.
<Paper soilaren area betegarridun irud. doitze modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Ezarpen hau erabiliz, akaberaren kalitatea hobe daiteke gainazal leuneko paper soila erabiltzean.
<Paper lodiaren area betegarridun irud. doitze modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
Ezarpen hau erabiliz, akaberaren kalitatea hobe daiteke gainazal leuna ez duen paper lodia erabiltzean.
<Gutun-azalak zigilatzea prebenitzeko modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Doitu irudiaren kalitatea>  <Prozesatze berezia>
<Gutun-azalak zigilatzea prebenitzeko modua> ezar dezakezu gutun-azalaren hegalaren kola urtzea eta zigilatzea saihesteko, inprimatzerakoan finkatze-unitateak eragiten duen beroaren eta presioaren ondorioz
7S0C-0EX