<Mantentzea>

Atal honetan deskribatzen da nola erabili garbitze automatikoaren funtzioa unitate nagusirako eta elikagailurako.
<Garbitu elikagailua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>
Marrak agertzen badira elikagailuarekin eskaneatutako dokumentu originaletan edo inprimatutako paperean, sakatu <Garbitu elikagailua>. Elikagailua garbitzea
<Garbitu finkatzeko presio-zilindroa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>
Inprimatutako papera zikina badago, sakatu <Garbitu finkatzeko presio-zilindroa>.
<Jatorrizkoa esk. eremua garbitzeko metodoa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>
Ikusi beira nola garbitzen den erakusten duen bideoa.
<Aldatu toner-kartutxoa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>  <Egiaztatu metodoaren mantentzea>
Demostrazio-bideoa jartzen du martxan, tonerraren kartutxoak aldatzeko metodoa azaltzeko. Demostrazio-bideo hau jarri dezakezu martxan, nahiz eta ordeztea beharrezkoa ere ez den; horrela, prozesua aurretiaz ulertuko duzu.
<Aldatu zabor-tonerraren edukiontzia>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>  <Egiaztatu metodoaren mantentzea>
Demostrazio-bideoa jartzen du martxan, tonerra botatzeko edukiontzia ordezteko metodoa azaltzeko. Demostrazio-bideo hau jarri dezakezu martxan, nahiz eta ordeztea beharrezkoa ere ez den; horrela, prozesua aurretiaz ulertuko duzu.
<Kendu trabatutako papera (adibidea)>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>  <Egiaztatu metodoaren mantentzea>
Demostrazio-bideo bera jartzen du martxan, trabatutako papera kentzeko metodoa azaltzeko. Demostrazio-bideo hau jarri dezakezu martxan, nahiz eta papera trabatuta geratzen ez den; horrela, prozesua aurretiaz ulertuko duzu.
<Toner kontsumo baxuko inprimatze modua>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>
Toner-kartutxo hori asko erabiltzeko asmorik ez baduzu, ezarri hau <Bai> gisa toner-kartutxo horia instalatu aurretik.
<Kontrolatu hauteman den kondentsazioa>
 (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea>  <Mantentzea>
Ezarri kondentsazioa kentzeko prozesua hasi behar den makinan kondentsazioa hautematen denean. Modu hau <Bai> aukeran ezarriz gero, kondentsazioa kentzeko prozesua automatikoki burutuko da.
7S0C-0F0