Ezin bada arazo bat konpondu

Kapitulu honetan agertzen den informazioa erabilita ere ezin baduzu arazoren bat konpondu, jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin edo Canon laguntza-linearekin.
Ez desmuntatu edo aldatu makina
Makina desmuntatu edo aldatuz gero, baliteke bermea baliogabetzea.

Canon-ekin harremanetan jartzerakoan

Gurekin harremanetan jartzerakoan, izan prest hurrengo informazioa:
Produktuaren izena (MF832Cdw)
Makinaren banatzailea
Arazoaren xehetasunak (adibidez, zer egin duzun, ondorioz zer gertatu den eta zein mezu bistaratu diren)
Serie-zenbakia (8 karaktere alfanumeriko; makinaren atzealdeko etiketan aurkituko duzu)
 
Egiaztatu serie-zenbakia kontrol-panelean
Serie-zenbakia [Kontagailuaren/Gailuaren informazioa] tekla sakatuz ere egiazta dezakezu.

7S0C-0J7