Makina lekuz aldatzea
Makina pisutsua da. Jarraitu prozedura honi makina lekuz aldatzerakoan min ez hartzeko.
|
|
|
Makina lekuz aldatzeko, zer edo zer kentzeko, etab., jarraitu honako argibide hauei garraioan zehar kalteak eta akatsak ekiditeko:
Kendu toner-kartutxoak.
Paketatu makina era seguruan jatorrizko bilgarrian (kutxa) eta jatorrizko paketatze-materialak erabiliz.
|
1
Itzali makina eta ordenagailua.
Makina itzaltzerakoan, inprimatzeko zain dauden datuak ezabatuko dira. Memoria harrera funtzioa erabiliz jasotako fax dokumentuak, bidaltzeko zain dauden faxak eta faxak bidali eta jaso ondoren automatikoki inprimatzen diren txostenak ez dira ezabatuko.
2
Deskonektatu makinatik energia-kablea eta bestelako kableak hurrengo irudian agertzen den ordenan.
Zure ingurunearen arabera, baliteke "*" duten kableak konektatuta egotea ala ez.
Aukerako mugikor bat makinan kokatuta badago, kendu ezazu mugikorra.
|
|
|
|
|
 Entxufea
 Energia-kablea
 Telefonoaren kablea *
 Kanpoko telefonoa *
 Mugikorra *
 USB teklatua *
 USB kablea *
 LAN kablea *
|
|
|
|
3
Makina distantzia handiko leku batera aldatzeko, atera lehendabizi toner-kartutxoak.
Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
4
Paper-tiradera atera.
Ziurtatu paper-tiradera bi eskuekin hartzen duzula, eta emeki atera. Bestela, paper-tiradera honda dezakezu, erortzen utziz, kanpora oso erraz irristatzen bada.
5
Itxi irekita dauden estalki guztiak eta erabilera anitzeko erretilua, eta mugitu makina leku berriraino.
Kokatu zure burua makinaren aurrealderantz beggira, eta hartu makina altxatzeko kirtenak, gero igo makina. Aukerako cassette elikatzaile modulua atxikitu baduzu, utzi cassette elikatzaile modulua lurrean eta mugitu makinaren unitate nagusia mugitu eta gero.
6
Kokatu makina kontuz instalazio-leku berrian.