Lo modua jartzea

Lo modu funtzioak makinak erabilitako energia-kantitatea murrizten du eragiketa-panelerako energia-fluxua desgaituz. Denboraldi baterako makinan eragiketarik burutu behar ez bada, otorduan esaterako, sakatu  eragiketa-panelean energia aurrezteko.
Lo modua ezarrita dagoenean
Makina lo moduan jartzean,  hori-berdez argituko da.
Hurrengo egoeretan, makina ez da lo moduan jarriko
Makina ez da lo moduan sartuko honako egoera hauetan:
Makina funtzionamenduan dagoenean
Datuen adierazpena piztuta edo keinu egiten ari denean
Makinak doitzea edo garbiketa bezalako eragiketak burutzen ari denean
Papera trabatuta dagoenean
Menu-pantaila bistaratzen den bitartean
Pantailan errore-mezu bat bistaratzen den bitartean (Hainbat salbuespen dago. Batzutan makina lo moduan jartzen da errore mezu bat bistaratzen den bitartean).
Konexio zuzenerako SSID/sare-gakoaren pantaila bistaratzean
Ezarpenak inportatzen edo esportatzen ari direnean
Makina lo moduan sartzen uzten ez duen egoerak jarraitzen badu, makinak doikuntza automatikoa burutuko du (kalibrazio automatikoa) inprimatzearen kalitatea mantentzeko. Kalibrazioak tonerra erabiltzen du; beraz, toner-kartutxoen bizitza murriztu daiteke.
Loaldi automatikoaren ezarpenaren balioa aldatzea
Loaldi automatikoaren ezarpenak makina automatikoki lo moduan jartzen du zehaztutako hainbat denboraz erabiltzen ez denean. Energia gehiago aurrezteko, jatorrizko ezarpenak erabiltzea gomendatzen dugu (<Tenporizadore-/Energia-ezarpenak>). Makina loaldi automatikoan sartu aurretik igaro behar den denbora aldatu nahi baduzu, jarraitu hurrengo prozedurari.
<Menua>  <Hobespenak> <Tenporizadore-/Energia-ezarpenak>  <Lo modu auto. iraupena>  Ezarri makina lo moduan jarri aurretik igaro behar den denbora 
Lo moduaren ezarpena zehaztutako ordura aldatzea
Makina zehaztutako orduan lo moduan jartzeko ezarpen bat konfiguratzeko aukera duzu. Halaber, makina zehaztutako orduan lo modutik irteteko ezarpen bat konfiguratzeko aukera duzu.
<Menua> <Hobespenak> <Tenporizadore-/Energia-ezarpenak> Hautatu <Akt. eguneroko tenp. lo modu automatikoa> edo <Lo modutik irteteko denbora-ezarpenak> <Aktibatuta> Sartu ordua
Lo modua kentzea
 edo eragiketa-panelaren edozein tekla sakatu dezakezu lo modutik irteteko.
8F6S-02X