Papera tiraderan kargatzea

Kargatu normalean erabiltzen duzun paper kantitate handiak hel ditzakeen tiraderan.
Gutun-azalak edo logoak dituzten paperak erabiltzean, kontuz ibili kargatutako paperaren orientazioarekin eta ahoz gora dagoen aldearekin.
Gutun-azalak kargatzeko prestakuntzak eta orientazioa
Logoa duen papera kargatzeko orientazioa
Ireki paper-topea inprimatzen hasi aurretik.

1
Ireki aurrealdeko estalkia.
2
Mugitu paper-gidak kanpora.
3
Haizea eman paperari eta lerrokatu ertzak.
Haizea eman paperari multzo txikitan eta lerrokatu ertzak papera hainbat aldiz gainazal lau baten kontra joz.
4
Kargatu papera inprimatzeko aldea gora begira dagoela.
Sartu papera bere ertza paper-tiraderaren kontra geratzen den arte.
Ziurtatu kargatutako paperak ez duela gehienezko kargaren marka gainditzen (). Gehienezko kargaren muga gainditzen badu, baliteke elikapen okerrak edo trabatutako papera egotea.
Inprimatutako paperaren atzealdean inprimatzean (eskuz bi aldeetatik inprimatzea)
5
Lerrokatu paper-gidak paperaren zabalera eta luzerarekin.
Lerrokatuta egon arren solte edo estuegi dauden paper-gidek elikapen okerrak edo papera trabatzea eragin dezakete.
6
Itxi aurrealdeko estalkia.
Modu lehenetsian, paperaren ezarpenen baieztapen pantaila bistaratuko da. [Jakinarazi paper-ezarpenak egiaztazeko]
7
Ezarri paper-tamaina eta mota. Paper-tamaina eta -mota ezartzea tiraderarako
Modu lehenetsian, tiraderaren paper-tamaina eta mota horrela daude ezarrita: A4 eta 2. soila. Tamaina edo mota ezberdineko papera kargatzean, aldatu paperaren ezarpenak.
A5 paper-tamaina kargatzean
Ezarri paperaren tamaina kargatutako paperaren orientazioaren arabera.
Orientazio horizontala (A5)
Orientazio bertikala (A5R)
95AW-02U