SMB konfiguratzea
Server Message Block (SMB) komunikazio-protokoloa makina sarean inprimagailu partekatu gisa gaitzeko erabiltzen da. Sare-ingurunearen arabera, baliteke ordenagailuaren izena eta makinaren lan-taldearen izena ezarri behar izatea
Ordenagailu eta lan-taldearen izenak ezartzea
Ezarri makina sarean identifikatzeko erabiliko duzun ordenagailu-izena eta makina dagokion lan-taldea identifikatzeko izena.
Konfiguratu ezarpen horiek ordenagailu batetik Urruneko Ela erabiliz. Ezin duzu eragiketa-panela erabili ezarpenak konfiguratzeko.
Beharrezkoak dira administratzaile-pribilegioak. Makina berrabiarazi beharko duzu ezarpenak aplikatzeko.
1
Hasi saioa Urruneko EIan Sistema-kudeatzailearen moduan.
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Urruneko EIaren Atariko orrian, sakatu [Settings/Registration].
Urruneko erabiltzaile-interfazearen Atariko orria
3
Sakatu [Network Settings]

[Computer Name/Workgroup Name Settings]

[Edit].
[Edit Computer Name/Workgroup Name Settings] pantaila agertzen bada.
4
Sartu ordenagailuaren izena eta makinaren lan-taldearen izena eta sakatu [OK].
Sar ezazu byte bakarreko karaktere alfanumerikoak erabiliz.
WINS zerbitzaria duen ingurunearen kasuan
Hautatu [Use NetBIOS] kontrol-laukia.
Ezin dituzu izartxoarekin (*) hasten diren izenak WINS zerbitzarian erregistratu.
5
Berrabiarazi makina.
Makina berrabiaraztea
Ezarpenak aplikatu dira.