Sail-IDen kudeaketa ezartzea

Erabiltzaileak taldetan sailka daitezke, adibidez, beren sailaren taldean, eta Sail-IDaren bidez kudea daitezke. Lehenbizi, sortu kudeatu nahi dituzun Sail-ID guztiak, eta egokitu erabiltzaile bat bakoitzari (Erabiltzaileen informazioa gailu lokalean gordetzea). Sail-IDei erabiltzaileak egokitu ostean, gaitu Sail-IDen kudeaketa. Ordenagailu batetik dokumentuak inprimatu edo eskaneatzeko kudeaketa-mota bera izan dadin, konfiguratu beharrezkoak diren beste ezarpen guztiak. Administratzailearen baimenak izan behar dira ezarpen horiek konfiguratzeko.
A133-0AE