Inprimatze-kalitatea doitzea

Doitu ondorengo ezarpenak inprimatze-emaitzak egokiak ez badira.

Mailaketa doitzea

Koloreen mailaketa-erreproduzigarritasuna ahuldu bada inprimatutako mailaketaren eta inprimatzeko datuen artean alde handia egoteraino, aldaketak egin koloreen mailaketa-erreproduzigarritasuna hobetzeko.

Koloreen erregistroa eta Koloreen intentsitatea automatikoki doitzea

Doikuntza automatikoa (kalibrazioa) koloreek ezberdintasunik ez izateko eta originalaren koloreen intentsitatea mantentzen dela bermatzeko erabiltzen da.

Inprimatzeko kokapena doitzea

Inprimatze-kokapena doi dezakezu inprimatze-lanak oker ateratzen edo inprimatze-eremutik kanpo geratzen badira.

Toner kantitatea murriztea

Inprimatze arazoak murrizteko asmoz, adibidez toner-finkatze okerra edo tonerra transferitzea, toner gehiegi erabiltzea saihesteko aukera duzu.
A14U-09E